Estás en: Acceso.ya.com / Condiciones generales
  • ADSL + YACOM Total

YA.COM ADSL SARBIDE ZERBITZUA KONTRATATZEKO BALDINTZA OROKORRAK


France Telecom España, S.A. (lehen France Telecom España Internet Service Provider, S.A.U.T, aurrerantzean, YA.COM) enpresak, sozietate helbidea «Paseo del Club deportivo, 1 Edificio 8 28223 Pozuelo de Alarcón, Madrid» duenak, eta A-82009812 identifikazio fiskaleko zenbakia duenak, Bezeroari abiadura handiko Internet zerbitzua eskaintzen dio, YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua izenekoa, Baldintza Orokor hauetan ezarrita dauden baldintzetan.


Bezeroak ondoko ekintza hauetako edozein (edo biak) eginez gero, horrek berekin dakar Baldintza Orokor hauek berariaz onartzea: kontratatze elektronikoaren prozesuan «Onartu» botoia sakatzea, edo YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuari dagokion edozein zordunketa ordaintzea.


Bezeroak YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuaren edozein modalitate kontrata dezake, baina soilik sorta edo eskaintza komertzial (aurrerantzean, Eskaintza Komertzialak) baten barruan; izan ere, eskaintzak uneoro jarriko dira bezeroen eskura <http://acceso.YA.COM> URLaren bitartez (aurrerantzean, Sarbide Orria).

 

Bezerotzat joko dira YA.COM ADSL Sartzeko Zerbitzua erabiltzen edo eskatzen duten pertsona fisiko edo juridiko guztiak, baldin eta ez badituzte komunikazio sare publikoak ustiatzen edota publikoarentzat eskuragarri diren komunikazio elektronikoko sistemak eskaintzen edo birsaltzen. Horrez gain, YA.COMen zerbitzuak kontratatzeko nahia eta ahalmen juridikoa izan behar ditu.

 

YA.COM ez da arduratuko Bezeroak kontratazioa gauzatzean emandako informazio faltsuaz.

 

Lehenengoa.- Xedea

 

Baldintza Orokor hauen xedea da zehaztea YA.COMek Bezeroari zein esparrutan emango dion YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua, eta, beraz, azken horrek zein esparrutan erabiliko duen. YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua Espainiako Estatuan baino ez da eskainiko, eta zerbitzua eman ahal izateko ezinbesteko baldintza da Bezeroak bigarren baldintzan jasota dauden aldez aurreko baldintzak bete ditzan.

 

YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua Bezeroari, azken bezeroa izaki, hark eskatutako modalitatearen arabera eskaintzen zaio, kontratazio prozesuan adierazi den instalazio helbidean bakarrik erabiltzeko. Bezeroak ezin die hirugarrenei birsaldu edo banatu, ez eta YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua instalatu den helbidetik kanpo erabili ere.

 

YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua ADSL linean (Asymmetrical Digital Subscriber Line; abonatu linea digital asimetrikoa) datza. Horrekin, Bezeroak abiadura handian erabil dezake Internet (Bezeroak kontratatutako eskaintza komertzialaren arabera, YA.COMek duen abiadura modalitatearekin). ADSL teknologiari esker, Bezeroak ahots eta datu sarrerak bereiz ditzake telefono linean; hartara, Interneten nabigatzea eta telefono bidezko elkarrizketak izatea bateragarria da.

 

Bigarrena.- Aldez aurreko baldintzak

 

Ondoren zehaztuta dauden baldintzak betetzea beharrezkoa eta ezinbestekoa da YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua jaso ahal izateko:

  1. 2.1 Bezeroaren ekipamendu informatikoak bete beharreko baldintzak. Gutxienez, honako ezaugarri hauek izan behar ditu


      • Windows 98, XP, Millenium, 2000, NT, Mac, eta Linux sistema eragileak, edota YA.COMek onartuko dituela iragartzen duen oro.
      • 233 Mhz ko edo gehiagoko Pentium ordenagailua.
      • 32 MB ko edo gehiagoko RAM memoria.
      • Internetera konektatzeko ekipamendu informatikoa: kontratatzen den ADSL linearekin bateragarria den konexio Hardwarea (modema, routerra edo antzekoa) eta Bezeroak erabiltzen duen Konexio Hardwarearekin (sare txartela, USB ataka edo antzekoa) bateragarriak diren konexio osagarriak.


        YA.COMek, YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua eskaintzen duten eskaintza komertzialen ildotik, Bezeroaren eskura jarri ahal du Konexio Hardwarea eta konexiorako osagarriak, eros ditzan. Konexio hardwarea eta konexiorako osagarriak, nahiz horien ezaugarri zehatzak, YA.COMek uneoro adieraziko ditu Sarbide Orrian, Eskaintza Komertzialen barruan.

  1. 2.2 Bezeroaren telefono sarbiderako lineak bete beharreko baldintzak: Jarraian zehazturik dauden gutxieneko baldintzak bete behar dira:

      • Instalazio helbidean RTB telefono linea finko analogikoa kontratatuta izatea.
      • ADSL zerbitzua eskaintzen duen zentral telefonikoarekin konexioa izatea. Linearen kalitateak YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua erabiltzeko modukoa izan behar du.
      • Bateraezintasunik ez egotea: Novacom zerbitzua (RDSI); Teletax zerbitzua; hari musikala; TRAC zerbitzua (sarbide zelularreko landa telefonoa); Delta Sareko zerbitzua; telefonogunearen hedapenak; Ibercom; nahiz etorkizunean egon daitezkeen eta YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuarekin batera ezin daitezkeen telefono operadoreak.
  1. 2.3 Instalaziorako baldintzak

      • 2.3.1 ADSL linearen erabiltzaile gisa alta baimentzea (aurrerantzean, Alta).


      • 2.3.2 Datuak iragazteko elementuak (aurrerantzean, Iragazteko Elementua) instalatzea konexio puntuan, telefono lineatik ahotsa eta datuak aldi berean eta elkartuta bidaltzea ahalbidetzeko. Iragazteko Elementua, erabiltzen den sistemaren arabera, Bezeroak edo YA.COMek instalatuko dute, Bezeroak kontratatzen duen Eskaintza Komertzialean adierazten denarekin bat.

Bezeroaren etxean linea egiaztatu behar baldin bada, behin YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuan erabiltzaile alta baimentzen denean, YA.COMeko ekipo teknikoko kideek zerbitzu hori ematen dute Bezeroaren etxean, aldez aurretik data eta ordua zehaztuta, betiere. Kasu horretan, kontratazio elektronikoko prozesuan Bezeroak «Onartu» botoia sakatzen badu Baldintza Orokor hauetan, Bezeroak YA.COMen Ekipo Teknikoko langileak bere etxera sar daitezen eta konexio telefonikoa maneia dezaten baimentzen du.

 

Bezeroa ez badago instalazioa egingo den etxean edota YA.COMen Ekipo Teknikoko kideei ez badie sartzen uzten, YA.COMek Bezeroari eskatu ahal izango dizkio Zerbitzua ez ezartzeagatik sortutako gastuak, Baldintza Orokor hauetako Zazpigarren Baldintzarekin bat.

  1. 2.4. Bestelako baldintzak. Bezeroak HAMABI (12) hilabeteko gutxieneko aldian ezin izango ditu Konexio Hardwarea barne hartzen duten bi Eskaintza Komertzial eskuratu.

Hirugarrena.- YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuaren ezaugarriak

 

YA.COMek uneoro Sarbide Orriaren bitartez eskaintzen dituen YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuaren Eskaintza Komertzialek honako elementu hauek barne hartzen dituzte:

  1. 3.1. Ordutegia: YA.COMek uneoro Sarbide Orriaren bitartez eskaintzen dituen YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuaren Eskaintza Komertzialek honako ordutegi modalitate hauek izan ditzakete:

    1. TP 24 Ordu modalitatea: eguneko HOGEITA LAU (24) orduetan dago sarbidea.


    2. Ordutegi murriztuko modalitatea: sarbidea arratsaldeko 18:00etatik goizeko 8:00etara (penintsulako ordutegia), astelehenetatik ostiralera, eta 24 orduz asteburuetan (larunbat eta igandetan) eta nazio-esparruko jaiegunetan. Modalitate honetan, adierazitako ordutegitik kanpo egindako konexioa, konexio-minutuko fakturatuko zaio bezeroari, indarreko merkataritza-eskaintzaren arabera.


    3. Kopuru edo kontsumoko modalitatea: sarbidea eguneko HOGEITA LAU (24)orduetan. Modalitate honetan, bezeroak behera kargatutako kopuruaren edo egindako kontsumoen arabera fakturatzen zaio bezeroari, unean uneko indarreko eta dagokion merkataritza-eskaintzako tarifen arabera.


  2. 3.2. Merkataritza-eskaintzetako modalitate bakoitzaren prezioak Sarrera Orrialdean egongo dira eskuragarri, beti eguneratuak.


    3.3. Iragazteko Elementua: Bezeroak YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua honako Iragazte Elementuekin eskuratu ahal du, konexio puntuan instala daitezen:


  3. Iragazteko Elementua duen modalitatea

    Iragazte banatua (mikroiragazkiak)

    Iragazte zentralizatua (splitterra)

  4.  

    Iragazte banatuko instalazioa (mikroiragazkiak) beti eta kasu guztietan Bezeroak egingo du, autoinstalazioko sistema gidatuaren bitartez.


    Iragazte zentralizatuko instalazioa (splitterra) YA.COMek egingo du, aurreko 2.3. baldintzan adierazten den bezala.


    3.4. IP (Internet Protokoloa) Konexio Modalitatea: IP helbide finkoa edo dinamikoa.


    3.5. Laguntza Teknikoa: YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuak barne hartzen du Laguntza Teknikoko Zerbitzua, 8:00etatik 24:00etara.


    3.6. Hasierako konexio epea: Zerbitzuaren hasierako konexio epea 30 (hogeita hamar) egunekoa izango da gehienez.


    Abiadura, Ordutegia, Iragazte Elementua eta IP Konexio Modalitatea Bezeroak aukeratzen ditu kontratazio elektronikoaren prozesuan, eta soilik YA.COMek zehazten dituen Eskaintza Komertzialen barruan. Horiek Sarbide Orrian daude, eta Bezeroak alta formularioa bete behar du zerbitzuan, harpidetza baliozkoa izan dadin.


    3.7. Eskaintzen den mantentze-mota: YA.COM ADSL sarbide-zerbitzuaren mantentze integrala eskaintzen dio bezeroari YA.COMek: datu-linea, konektatzeko ekipamendu beharrezkoa eta sarbide-sarea.


    Halaber, konektatzeko osagai beharrezko guztien konfigurazioko euskarria ere barne hartzen du eskaintzak: CPEren (bideratzailea) oinarrizko konfigurazioa eta konfigurazio aurreratua, bezeroaren sistema eragileko TCP/IP zerbitzuen konfigurazioa, konexio-kitaren osagaien software/hardwarea instalatzea, beharrezkoa balitz, YA.COMek hornituko ditu, bai eta zerbitzuarekin batera, hala balegokio, emango diren balio erantsiko zerbitzuen (posta-kontuak, ostatatzea, etab) euskarria ere.


    Hauetako zerbitzuren bat matxuratuz gero, YA.COMek osorik kudeatuko du matxura, bezeroak Bezeroarentzako Arreta Zentroari matxuraren berri aukeran eman ondoren. YA.COMek, matxura konpondu ondoren, konponketa jakinaraziko du.

Laugarrena.- Zerbitzu gehigarriak

 

Horrez gain, YA.COMek Bezeroa YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuaz hornitzeko eskaintzen dituen Eskaintza Komertzialetan beste hainbat Zerbitzu gehigarri ere eskura daitezke. Zerbitzu gehigarri horiek arautzen dituzten baldintzak harpidetzeko Kontratu hau izenpetu behar da, eta Sarbide Orriaren bitartez ere egin daiteke.

 

YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuan barne hartzen diren zerbitzu gehigarriak, kontratu hau izenpetzen den unean automatikoki kontratatzen eta onartzen direnak, honako hauek dira:

  1. 4.1. Posta Elektronikoko Kontu Zerbitzua: YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua kontratatzean, YA.COMek Posta Elektronikoko Kontu Zerbitzua jartzen du bezeroen eskura, kostu gehiagorik gabe.

     

    4.2. IP finkoaren zerbitzua: YA.COMek Bezeroen eskura jartzen du IP finkoa esleitzeko zerbitzua. Horrek, Eskaintza Komertzialean uneoro adierazten den kostua izango du. Honako hauek dira zerbitzuaren ezaugarriak:


    1. (i) YA.COMek IP helbidea emango dio Bezeroari, erabil dezan, eta hori esleituko zaio konexio bakoitzean. Bezeroa ez da IP helbidearen titularra izango.

      (ii) YA.COMek esklusiboki Bezero horri gordeko dio IP helbidea.

      (iii) Hala ere, YA.COMek emandako IP helbidea aldatu egin dezake, zerbitzuaren behar teknikoei erantzuteko ohiz kanpoko neurri gisa, eta 15 (hamabost) egun lehenago jakinarazita, betiere. Kasu horretan, Bezeroak jarraibide zehatzak jasoko ditu IP helbidea aldatzean, eragozpenik sor ez dadin.

     

    4.3. Hosting Zerbitzua: YA.COMek, une bakoitzean dauden Eskaintza Komertzialen barruan, kostu gehigarririk gabe jartzen du Bezeroaren eskura webgune pertsonaletarako jakineko espazioa. Horren transferentzia tasaren gehieneko kontsumoa (bandaren zabalera) megabyte 1 (bat) izango da bistaraturiko webgune bakoitzeko. Honako baldintza hauek betez eskainiko da zerbitzua:


    1. 4.3.1. Zerbitzuaren deskribapena: Bezeroaren informazioa edo Bezeroari zabaltzea baimendutako informazioa gordetzeko zerbitzua, haren eskura jarritako YA.COMen zerbitzari batean, Kontratua indarrean den bitartean. Zerbitzu hau YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuaren Zerbitzu Gehigarria da, horrela ezartzen duten eskaintzen barrukoa. Horregatik, YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuarekin batera baino ezin izango da kontratatu, eta sorta edo eskaintza komertzial horien barnean. Zerbitzuak honako ezaugarri hauek ditu:

    2. • Konektibotasuna:
      1. - Konektibotasun erredundantea:
      2. - Presentzia puntua Espanixen

    3. • YA.COMen instalazioek ondoko baldintzak izango dituzte:
      1. - Hozte sistema
      2. - Sua detektatzeko sistema
      3. - Elikatze bikoiztuko sistemak
      4. - Lokalerako sarbide mugatua: pertsona baimenduentzat baino ez
      5. - Segurtasunaren etengabeko zaintza (24 ordu)
      6. - Erredundantziazko egitura su ebakietan

    4. • Zerbitzariak mantentzea:
      1. Zerbitzaria mantentzeko gastua YA.COMek ordainduko du, Bezeroak arduragabe jokatu duenean edota zerbitzarian kalteren bat sor dezakeen aplikazioren bat sartu duenean izan ezik. Kasu horietan, Bezeroa izango da YA.COMi eragindako kalteen eta galeren erantzule.

    5. • Zerbitzu maila:
      1. - YA.COMek hitzematen du albait ahalegin handiena egingo duela informazioa behar bezala gorde dadin bermatzeko, Interneten erabiltzaileen eskura etengabe egon dadin kontratu hau indarrean den artean.
      2. - Hala ere, YA.COM ez da informazio horren eskuragarritasuna etetearen arduraduna izango, baldin eta ezinbestean edo YA.COMen kontroletik kanpo gertatu bada.
      3. - YA.COMek aldi baterako eten ahal izango du zerbitzarietan informazioa gordetzeko zerbitzua, edota informazioa Interneten erabiltzaileen eskura jartzeko zerbitzua, segurtasun arrazoiak edota YA.COMen baliabide informatikoak berriro egituratzea direla medio; betiere, gordetzeko eta informazioa Interneten bidez eskuratzeko zerbitzuak hobetzeko bada. Nolanahi ere, YA.COMek ahalegin handia egingo du etenaldi horiek Bezeroari albait gutxien eragin diezaioten. YA.COMek ez du erantzungo etenaldi horiek sortutako kalteen aurrean, baldin eta Bezeroari gutxienez 48 ordu lehenago jakinarazi bazaizkio.
      4. - Kontratua indarrean sartzen denean, Bezeroak harremanetarako pertsona bat izendatuko du, Bezeroaren izenean erabakiak hartzeko ahalmena izango duena, eta YA.COMekin hitz egingo duen bakarra izango dena.


      4.3.2. Bezeroaren betebeharrak: Bezeroak hitzematen du, kontratua indarrean dagoen bitartean, zerbitzua behar bezala erabiliko duela eta indarrean diren arauak beteko dituela uneoro:


      1. • Bezeroak onartzen du YA.COM dela kontratu honetako prestazioak garatzen eta gauzatzen erabiliko diren metodoen, ezagutzen, trebetasunen eta prozeduren jabea. Halaber, Bezeroa izango da edukien gaineko irudi eskubideen, jabetza intelektualaren, jabetza industrialaren edo bestelako jabetzen titularra, edo dagozkion lizentziak edo erabilera eskubideak izango ditu. Hartara, Bezeroak YA.COM salbuetsi egiten du hirugarrenengandik etor daitezkeen erreklamazioetatik.

        • Kontratua indarrean sartzen denean, Bezeroak harremanetarako pertsona bat izendatuko du, Bezeroaren izenean erabakiak hartzeko ahalmena izango duena, eta YA.COMekin hitz egingo duen bakarra izango dena.

        • Bezeroak hitzematen du kontratu honek sortzen dituen beharrak bete daitezen laguntza, datuak, zehaztasunak eta dokumentuak eskuratuko dituela.

        • Bezeroa hor datuak sartzeko, edota lehendik daudenak aldatzeko edo ezabatzeko baino ez da sartuko YA.COMen zerbitzarian bide telematikoen bitartez . Horretarako, YA.COMek Bezeroari erabiltzaile izena eta pasahitza emango dizkio, urrutitik sartzea ahalbidetze aldera.

        • Zerbitzaria on ustearen aurka erabiltzea debekatuta dago, zehazki, honako hauek daude debekatuta, den-denak adierazten ez badira ere:


        1. - Espainiako legeen aurkako erabilera edo hirugarrenen eskubideak urratzen dituena.

          - YA.COMen ustetan bortitzak, lizunak, abusuzkoak, legez kanpokoak, arrazakeriazkoak, xenofoboak edo difamaziozkoak diren edukiak argitaratzea edo bidaltzea.

          - Crack ak, programen serie zenbakiak, edo hirugarrenen jabetza intelektualeko eskubideak urratzen dituzten bestelako edukiak.

          - Beste erabiltzaileen datu pertsonalak biltzea eta erabiltzea haien berariazko baimenik gabe, edo Datu Pertsonalak Babesteko Legearen (15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa) aurka.

          - Zerbitzaria honako hauek egiteko erabiltzea: spamming a (mezu baztergarriak, komertzialak nahiz bestelakoak era masiboan bidaltzea); mail bombing a (mezu handiak bidaltzea zerbitzaria blokeatzeko); eta phising a (iruzurraren eta engainuaren bitartez informazio pertsonala eskuratzea, hala nola pasahitzak edo kreditu txartelen xehetasunak).


      4.3.3. YA.COMek bere zerbitzarietan gordetzen diren edukiak ezabatzeko ahalmena du, baldin eta klausula honetan jasota dagoena urratzen badute. Era berean, beharrezkotzat jotzen duen beste edozein neurri hartu ahal izango du, atzemandako legez kontrako ekintzak edo arau hausteak gertatzen jarrai dezan saihesteko, Bezeroari aldez aurretik jakinarazi behar izan gabe.

       

      4.3.4. YA.COM zerbitzarian gordeta dagoen informazioa Bezeroarena izango da xede guztietarako, eta hori izango da haren erantzule bakarra, informazioaren gizarteko zerbitzuen eta merkataritza elektronikoaren 34/2002 Legeko (2002ko uztailaren 11koa) 16. artikuluarekin bat.


Eskaintza Komertzialek barne hartzen dituzten Zerbitzu Gehigarriak, Sarbide Orriaren bitartez bereizita kontratatu behar direnak, honako hauek izan daitezke:


  1. 4.4. Security Suite Segurtasun Informatikoko zerbitzua: Une bakoitzean diren Eskaintza Komertzialen barruan, YA.COMek Security Suite Segurtasun Informatikoko zerbitzua jar dezake Bezeroaren eskura. Zerbitzu hori ematea arautzen duten baldintza partikularrak Bezeroen Gunean daude ikusgai, YA.COMen Sarbide Orrian (www.YA.COM). Gune hori Bezeroak une bakoitzean kontratatuta dituen zerbitzuei loturiko gaiak kudeatzeko baliatzen da.

     

    4.5. Domeinua eta Domeinuak Kudeatzeko Zerbitzua: Une bakoitzean dauden Eskaintza Komertzialen barruan, YA.COMek berezko domeinua jar dezake Bezeroen eskura (aurrerantzean, «zure domeinua»), eta mota hauetakoren batekoa izango da, Bezeroak aukeratuta, betiere: .com, .net, .org, .biz, .info, .es. YA.COM en Domeinuak Kudeatzeko Zerbitzua arautzen duten Baldintza Partikularrak Sarbide Orrian daude, YA.COM Domeinuen Dendan, hain zuzen. Zerbitzu Gehigarri hau barne hartzen duten Eskaintza Komertzialen bitartez eskuratu ahal izango da.

     

    4.6. Aurrehautaketa edo Zuzeneko Markatze bidezko Ahots Zerbitzua: ADSLrako une bakoitzean dauden Eskaintza Komertzialen barruan, YA.COMek Ahots Zerbitzua jar dezake Bezeroen eskura, zuzeneko sarbidearekin, alegia, aurrehautaketaz edo zuzeneko markatzeaz. Zerbitzu hori YA.COMek hornituko du. Zerbitzu honi ezartzen zaizkion Baldintza Partikularrak Bezeroaren eskura jarriko dira, eta bezeroak berariaz eta Baldintza Orokor hauetatik bereizita onartu behar ditu Zerbitzua kontratatzen den unean.

Bosgarrena. Alderdien betebeharrak

  1. 5.1 YA.COMen betebeharrak


    Bezeroak Alde Aurreko Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen den unetik aurrera (aurrerantzean, Zerbitzua Aktibatzeko Data), YA.COMek honako betebehar hauek izango ditu:


    1. Bezeroari YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua ematea, dokumentu honetan eta Bezeroak kontratatutako Eskaintza Komertzialean azaltzen diren baldintzekin bat.


    2. Bezeroei kontratua suntsitzeko aukera eskaintzea, gasturik gabe, baldin eta zerbitzua emateko behar diren elementuak jasotzen diren unetik zenbatzen hasi eta 7 (zazpi) eguneko epean, Bezeroak zuzenbidez onartzen den edozein eratan adierazten badu kontratua suntsitu nahi duela. Kasu horretan, Bezeroak jaso dituen elementu guztiak itzuli behar ditu.


    3. Hala badagokio, YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuarekin batera kontratatu dituen Zerbitzu Gehigarriak Bezeroari eskuratzea.


    4. Laguntza Teknikoko zerbitzua ematea 8:00etatik 24:00etara, Bezeroentzako Arreta Zerbitzuaren telefonoaren bitartez. Horren zenbakia zerbitzuaren instalazio gidarekin batera emango zaio Bezeroari.


    5. Bezeroentzako Arreta Zerbitzua izatea, 902 902 902 telefono zenbakian, 8:00etatik 24:00etara. Telefono zenbaki horren bitartez, Bezeroak eskura dituen zerbitzuei buruzko edozein informazio eskatu ahal izango du, bai eta zer prozedura jarraitu behar duen galdetu ere, emandako zerbitzuarengatik erreklamaziorik edo kexarik aurkeztu nahi izatekotan.


    6. YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua bezeroak kontratatutako ordutegian erabilgarri egon dadin bermatzea, mantentze lanengatik aldi batez eteten den kasuetan izan ezik.


      Ahal den heinean, behar adinako aurrerapenarekin jakinarazi behar dira etenaldi horiek Zerbitzuaren Sarbide Orriaren edo helbide elektronikoaren bitartez. Ezin izango da eskatu YA.COMek betebehar hori bete dezala, baldin eta ezinbesteko arrazoiak gertatzen badira edota zerbitzua eskaintzeko oinarri gisa jarduten duen datu sarea nahi gabe eta haren kontrolaz kanpo erortzen bada.


    7. Komunikazioetan isilpea gordetzea eta bermatzea, dagokion justiziako edo administrazioko aginpideak eskatzen duen kasuetan izan ezik. Kasu horretan, horiek eskatzen duten informazioa emateko eskubidea du Bezeroari jakinarazi behar izan gabe.

  1. 5.2 Bezeroaren betebeharrak


    Zerbitzua Aktibatzeko Dataz geroztik, Bezeroak honako betebehar hauek izango ditu:


    1. Bezeroak kontratatzen duen Eskaintza Komertzialaren baldintzetan zehazten den aldian kontratua mantentzea.


    2. YA.COM ADSL sarbide-zerbitzuagatik zor diren zenbatekoak ordaintzea, bezeroak kontratatutako merkataritza-eskaintzan zehaztu direnaren arabera.


    3. YA.COMi itzultzea aplikatutako deskontuak, Baldintza Orokor hauetako Zazpigarren Klausulan nahiz Bezeroak YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua kontratatzeko erabili duen Eskaintza Komertzialean xedatutakoarekin bat.


    1. YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua legearen aurka edo Baldintza Orokor hauen aurka ez erabiltzea. Zehazki, Debekatuta dago Bezeroak YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua erabiltzea honako hauek gauzatzeko: legez kontrako ekintzak; eskatu ez diren publizitateko mezuak edo mezu komertzialak bidaltzea (spam a); jabetza intelektualaren, patenteen eta marken gaineko legedia urratzea; eta Bezeroak YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua erabiltzean aplikagarria den lege oro urratzea.


    2. Bezeroak ez du YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua hirugarrenei birsaltzeko erabili behar, ez eta lagatzeko edo ustiaketa komertziala egiteko ere, baldin eta ez badu YA.COMen berariazko baimen idatzirik.


    3. Emandako pasahitzak eta Bezero identifikadorea gordetzea eta babestea. Hortaz, Bezeroak bere gain hartzen ditu pasahitz horiek gaizki erabiltzean edo ezagutzera ematean eragiten diren kalte eta galera guztiak. Bezeroak edozein unetan aldatu ahal izango du pasahitza.


    4. Hari gabeko konexioa jagon eta babestea, hala balegokio, hirugarrenek, bezeroak Internetera sartzeko kontratatutako banda-zabalerari onura ateratzen edo bezeroaren ekipamendu informatikoko informazioa eskuratzen dihardutenean, egin ditzaketen konexioen ondorioen erantzulea izanik.


Seigarrena. Kontratuaren iraupena eta bukaera

 

Kontratuaren iraupena zehazgabea da. Halaber, bezeroari harpidetzen duen Eskaintza Komertzialean adieraziko zaio (aurrerantzean, Hasierako Nahitaezko Aldia), Zerbitzua Aktibatzeko Datatik zenbatzen hasita. Kasu horretan, kontratua iraungitzen denean, automatikoki berrituko da, urtebeteko aldietan, baldin Bezeroak berariaz aurkakoa jakinarazten ez badu berritze data baino HAMABOST (15) egun lehenago.

 

Hasierako Nahitaezko Aldia igarotzen denean, Bezeroak, Zazpigarren Baldintzan adierazten diren aplikatutako deskontuak itzuli gabe, edozein unetan eskatu ahal izango du borondatezko baja YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuan, ondorengo paragrafoan zehazten diren baldintzetan:

 

Zerbitzuaren borondatezko baja Bezeroak berak jakinarazi ahal izango du, ondorengo edozer prozedura erabilita, bajaren data eraginkorra baino HAMABOST (15) egun lehenago, gutxienez: I) YA.COM era idatzizko jakinarazpena eta Nortasun Agiri Nazionala bidaliz: 1058 posta kutxa, 28108 Alcobendas (Madrid) II) Bezeroarentzako Arretarako telefono zenbakira deituz: 902 902 886. Bertan datu pertsonalak eman (izena, helbidea, NAN, etab.), eta Zerbitzua uzteko borondate argia adierazi behar da, emango diren argibideak jarraituta III) Bezeroarentzako Arretarako web orrian, horretarako jarritako espazioan, formularioa datu pertsonalekin eta Zerbitzua uzteko borondate argiaren adierazpenarekin betez, emango diren argibideak jarraituta.

 

Hasierako Nahitaezko Aldian baja ematekotan, aplikatutako deskontuak itzuliko dira, Zazpigarren Baldintzan adierazitakoarekin bat.

 

YA.COM ADSL sarbide-zerbitzuko eta, hala balegokio, zerbitzu gehigarrietako baja, bezeroak eskatzen duenetik hamabost egunetara emango da benetan. Bajako benetako egunetik fakturazio-epeko azken egunera arte kobratutako zerbitzuari edo zerbitzuei dagozkien zenbatekoak itzuliko ditu YA.COMek.

 

YA.COMek ez badu betebeharretako bat betetzen, Bezeroak berehala eta era frogagarrian jakinarazi beharko dio. Jakinarazpenetik HAMABOST (15) egun igaro eta YA.COMek betebehar hori bete gabe jarraitzen badu, Bezeroak kontratua amaitutzat jotzea erabaki dezake, Zazpigarren Baldintzari dagozkion aplikatutako deskontuak itzuli behar izan gabe. Bi Alderdiek adosten dute hori izango dela ondorio bakarra kontratua arrazoi horrengatik suntsitzen denetan.

 

YA.COMek YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua eteteko eskubidea du, edota Bezeroarekiko harremana berehala bertan behera uzteko eskubidea, baldin eta atzematen badu zerbitzua Baldintza Orokor hauetan jasota dagoenaren edo indarrean den legediaren aurkakoa dela, edota Bezeroak ez badu ordaintzen ordaindu beharreko zenbatekoren bat.

 

Zazpigarrena. Baldintza Ekonomikoak

  1. 7.1. Bezeroak honako hauek ordaindu behar dizkio YA.COMi YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuaren truke:


    1. Hasierako alta kuota, YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuan alta ematean. Bezeroak hilabeteko lehen kuota finkoarekin batera ordainduko du. Hala ere, Bezeroak kontratatu duen Eskaintza Komertzialean hasierako alta kuotarako deskontuak ezarrita badaude, aplikatu ahal izango dira.


    2. Hilabeteko kuota finkoa. Bezeroak hilabete aurreratuka ordainduko du. Hilabeteko kuota finko hori Bezeroak kontratatzen duen YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuaren ezaugarrien araberakoa izango da.

    3. Egindako kontsumoagatiko edo deskargatutako bolumenagatiko gastuak, Bezeroak aukeratutako modalitatearen arabera.


    4. Horrez gain, Bezeroak kontratatzen duen Eskaintza Komertzialaren barruan sar daiteke Bezeroak Konexio Hardwarea, Konexio Osagarriak eta beste edozein ekipamendu informatiko erostea. Gailu horien prezioa Bezeroak ordaindu beharreko hilabeteko kuota finkoan sar daiteke edota hilabeteko lehen kuotarekin batera aldi bakarrean ordaindu beharreko zenbateko bakarra izan daiteke, Bezeroak kontratatutako Eskaintza Komertzialean horretarako deskontuak egoten badira izan ezik, hasierako aldian Bezeroak baja ez emateak baldintzatuta, betiere.


    5. Abonu-kuota: YA.COMek ez du abonu-kuotagatiko zenbatekorik kobratuko.


    6. Besterik adierazi ezean, ordainketa guztiak banku helbideratzez egingo dira. Hala ere, Bezeroentzako Arreta Zerbitzura deituz (902 024 084), Bezeroak bestelako ordainketa erak erabili ahal izango ditu fakturak ordaintzeko.


    7. Bezeroak YA.COMi, hasierako alta-kuotagatik, hileko kuota finkoagatik, egindako kontsumoengatik, eta hala balegokio, konexio-hardwareagatik edota konexio-osagarriagatik edota ekipamendu informatikoagatik ordaindu beharko dizkion berariazko zenbatekoak, YA.COMek merkataritza-eskaintza bakoitzarentzat argitaratutako tarifa-tauletan ezarritakoak izango dira, indarreko legeriaren arabera.


    7.2. Bezeroak ez badu ordaintzen aipatutako zenbatekoren bat, YA.COMek YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua aldi baterako eteteko eskubidea du. YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua eteten den unetik HAMABOST (15) egun igarotakoan, Bezeroak ez baditu ordaindu zor dituen zenbatekoak, YA.COMek Zerbitzua behin betikoz eten dezake. Kasu horretan, kontratua amaitutzat joko da, Bezeroari egotz dakiokeen kausa dela medio.


    7.3. Aplikatutako deskontuak itzultzea: kontratua YA.COMi egotzi ezin zaion kausarengatik amaitzekotan (Bezeroak ez dituelako kontratuan jasota dauden betebeharrak bete edota Hasierako Derrigorrezko Aldian Bezeroak borondatezko baja eskatu duelako) Bezeroak YA.COMi itzuli egin beharko dizkio, Baldintza honetan jasota dagoenarekin bat, Eskaintza Komertzial bakoitzean zehaztutako baja bideratzeko gastuak, bai eta aplikatutako deskontuak ere. Itzuli behar den zenbatekoa kalkulatzeko, Bezeroak gutxiago ordain dezan kontratua indarrean denbora luzeagoz izan badu, segidan zehazten diren zenbatekoetatik txikiena hartuko da:


    1. • Bezeroak Eskaintza Komertzialaren ondorioz izan dituen deskontuen zenbatekoari dagokiona, baldin deskontuetarako baldintza Hasierako Nahitaezko Aldian (urtebete, Eskaintza Komertzialean besterik adierazi ezean) Bezero gisa irautea bazen. Kasu horietan, honako hauek joko dira deskontutzat: YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuan alta kuotarik ez ordaintzea; konexio ekipamendua dohainik eskuratzea nahiz kontratatu den Eskaintza Komertzialean sar daitezkeen bestelako onurak.


    2. • Edota Hasierako Nahitaezko Aldia osatu bitartean falta diren gainerako kuotak.


    7.4. Zerbitzua ez Aktibatzea: YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua ez bada aktibatzen Konexio Hardwarea ezin izan delako entregatu Bezeroari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik, aipaturiko Hardwarea kontratatzean Bezeroak adierazitako helbidean YA.COM entregatzen saiatzen den lehen alditik HOGEITA HAMAR (30) egun natural igarotakoan, Bezeroak YA.COMi ordaindu egin beharko dizkio YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuan alta kudeatzeko izan dituen gastuak. Gastu horien zenbatekoa Eskaintza Komertzial bakoitzean adieraziko da, < http://www.acceso.YA.COM/tarifas>.


Zortzigarrena. Erantzukizunak

  1. 8.1 Komunikazioak. YA.COMek, indarrean den legediaren arabera, eska daitezkeen neurriak eta baliabide teknikoak onartuko eta instalatuko ditu, YA.COMen sarean komunikazio isilpea eta zerbitzuaren segurtasuna bermatze aldera.


    Informazioaren Gizarteko Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 34/2002 Legeko (2002ko uztailaren 11koa) 14. artikuluarekin bat, YA.COM ez da arduratuko erabiltzaileen sarearen bitartez bidaltzen duten informazioaz, datuak zerbitzuaren hartzaileak ematen dituen kasuetan.

  1. 8.2 Zerbitzuaren kalitatea. YA.COMek hitzematen du Bezeroak kontratatzen dituen zerbitzu guztietako kalitate maila beteko duela, legeetan xedaturik dauden parametroekin eta metodoekin bat.


    YA.COMek bezeroari kalte-ordaina emango dio, fakturazio-aldi batean zerbitzua 24 ordutik gora aldi baterako eteten badu. Bezeroak berari jakinarazten dizkionetik hasita zenbatuko dira orduak, eta YA.COMi egotz dakizkiokeen zioengatik gertatu beharko da etendura. Bezeroak zenbateko hauxe jasoko du: zerbitzua eten delako aldiaren zati proportzionalari dagokion zenbatekoa gehi % 10. Zenbateko honek ezingo du hileko bati dagokion zenbatekoa gainditu.


    Bezeroak, fakturatutako aldia bukatu eta bi asteko epearen barruan eskatu beharko du kalte-ordaina ezartzea. YA.COMek datozen fakturazio-aldietan ezarriko du.

  1. 8.3 Zerbitzuaren aldi baterako etenaldiak.


    1. 8.3.1. Fakturazio-aldiak dirauen bitartean, Bezeroak, Internetera sartzeko zerbitzuaren aldi baterako etenaldiak jasaten baditu, operatzaileak, YA.COM ADSL sarbide-zerbitzuari dagokion hileko kuotaren zenbatekoa itzuli beharko dio abonatuari, etenaldiaren iraupenagatik hainbanaturik. YA.COMek, hortaz, kalte-ordaina emango dio automatikoki Bezaroari, hain zuzen ere, hurrengo fakturazio-aldiaren fakturan, zerbitzuaren etenaldiak euro batetik gorako ordaina izateko eskubidea ekartzen badu.


    2. 8.3.2. Ez da aurreko atalean adierazitakoa ezarriko, aldi baterako etenaldia honako zio batek eraginda geratzen bada:


      1. i. Bezeroak kontratuko baldintzak betetzen ez baditu (ez-betetze larria).


        ii. Abonatua, indarreko arauen arabera ebaluatu ez diren teminal-ekipamenduetara konektatuta egoteagatik gertatzen badira kalteak sarean.


    3. 8.3.3. Klausula honetan ezarritako ordaina, azken erabiltzaileei egin dakizkieken kalteengatiko erantzukizunaren kalterik gabe ulertzen da, Komunikazio elektroniko zerbitzuak emateko, zerbitzu unibertsalerako eta erabiltzaileen babeserako baldintzei buruzko Arautegiaren (apirilaren 15eko 424/2005 Errege Dekretuak onetsi zuena) 102.3. artikuan ezarritakoa betez eskatuko baita.

  1. 8.4. Datu pertsonalak. YA.COMek legeak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiak hartu ditu, Bezeroak ematen dituen datu pertsonalak babeste aldera. Bezeroa.


  2. 8.5. Erabilgarritasuna YA.COMek Bezeroen eskura jartzen dituen lotura gailuen xede bakarra Bezeroei Interneten eskuragarri dagoen informazioa bilatzea erraztea da. YA.COMek ez du bermatzen zerbitzua egokia denik kontratatzen den zerbitzua gainditzen duten zerbitzuetarako, ez eta Interneteko webgune guztietan sartzeko ere. YA.COMek ez ditu eskaintzen edo merkaturatzen esteketan eskuragarri dauden produktuak eta zerbitzuak, eta ez du ardurarik bere gain hartzen produktu edo zerbitzu horiengatik.


  3. 8.6 Erabilera eta Edukiak. YA.COMek zerbitzua eman baino ez du egiten; alegia, ez du kontrolatzen Bezeroak zer erabilera ematen dion YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuari.

    Ildo horretan, YA.COMek ez ditu bere gain hartzen Bezeroak Baldintza Orokor hauen edo legeen aurkako erabilera edo edukiak. Hartara, Bezeroa da baldintza hauen edo legearen aurkako erabileren erantzule, bai eta Zerbitzu Gehigarrietan erakuts daitezkeen edukien egiazkotasunaren edo zilegitasunaren aurkako erabileren erantzule ere.


    YA.COM, zuzenean nahiz hirugarrenen jakinarazpenen edo eskaeren bitartez, jabetzen bada indarrean diren legeen edo Baldintza Orokor hauen aurkako edukiak daudela, edo iruzurrezko, legez kanpoko edo YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuaren (Zerbitzu Gehigarriak barne) baimenik gabeko helburuetarako erabili dela, YA.COMek eskubidea du YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua erabat edo zati batean eteteko, Zerbitzu Gehigarriak barne, eta, horretarako, ez du Bezeroaren aurretiko baimenik beharko. Legea hausten duten edukiak ezabatu egingo dira, edota beharrezkotzat jotzen diren bestelako neurriak hartuko dira, legez kanpoko ekintzak edo legea urratzen duen atzemandako ekintzak iraun dezan saiheste aldera.


    Bezeroak ezin izango du inolaz ere kontratatutako Eskaintza Komertzialean baimentzen den transferentzia tasatik (banda zabaleraren kontsumoa) atera, ez gainetik ez behetik. Horren harira, YA.COMek ez du utziko Bezeroak ADSL konexioa edota Zerbitzu Gehigarri bat edo guztiak erabil ditzan hainbat ezaugarrirengatik (tamaina, formatua eta abar) Zerbitzu Gehigarriek funtziona dezaten zailtzen duten elementuak bidaltzeko edo hedatzeko.


  4. 8.7. Horrez gain, YA.COMek administrazioko edo justiziako agintariei legez kanpoko jarduerak izan daitezkeenak jakinarazteko ahalmena izango du, aurretik Bezeroari jakinarazi behar izan gabe.


  5. 8.8 Birus informatikoak. YA.COMek ez du kontrolatzen edo bermatzen hirugarrenek bere atari sarean eskaintzen dituzten zerbitzuetan ez denik Bezeroaren sistema informatikoa (softwarea eta hardwarea) edo horretan gordetako dokumentu eta fitxategiak kalte ditzakeen birus informatikorik egongo.

Bederatzigarrena. Jabetza Intelektuala eta Industriala

 

Bezeroak onartzen du YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua harpidetzean eskura ditzakeen irudiak, diseinuak, marrazkiak, edukiak, logoak, markak eta Jabetza Intelektualaren, Patenteen eta Marken legediak babes dezakeen bestelako edozein produktu YA.COMenak direla, edota horien titularrenak (hirugarrenak). Bezeroak hitzematen du YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua eskubide horiek errespetatuz erabiliko duela.

 

Bezeroak YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua kontratatzeak ez du inolaz ere berekin ekartzen YA.COMek Jabetza Intelektualaren, Patenteen eta Marken gaineko eskubideak lagatzea. YA.COMek debekatu egiten du Zerbitzua zuzenean edo zeharka erabiltzea Jabetza Intelektualaren, Patenteen eta Marken gainean aplika daitezkeen legeen aurka egiten duen edozein eratan. Hartara, horrela jardutea eta horren ondorioak Bezeroaren ardura baino ez dira, eta inolaz ere ez dute YA.COM kaltetuko.

 

Hamargarrena. YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua Kontratatzeko Baldintza Orokorrak Aldatzea.

 

YA.COMek edozein unetan aldatu ahal izango ditu Baldintza Orokor hauek, edota erabilerarako beste baldintza batzuk gehitu, indarrean den legediarekin bat, betiere. Horretarako, YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuaren Sarbide Orrian horren berri eman behar da, eta eragindako azken erabiltzaileei jakinarazi behar zaie, HOGEITA HAMAR (30) eguneko aurreabisu epean. Aldaketa horiek indarrean sartzen diren unetik baino ez dira aplikatuko.

 

Bezeroak kontratua bukatu baino lehen suntsitu ahal izango du kontratu hori, zenbatekorik ordaindu behar izan gabe, baldin ez baditu Baldintza Orokorren aldaketak edo baldintza berriak onartzen.

 

Hamaikagarrena. Aldaketa Teknologikoak

 

YA.COMek nahi hainbat aldaketa sartu ahal izango ditu Bezeroaren sistemetan eta instalazioetan, bai eta bere sareetan bertan ere. Aldaketa horiek legeek hala eskatzen dutelako, zerbitzuaren kalitate teknikoa mantentzeko edo hobetzeko —betiere, aldaketa horiek ez badituzte kontratatu den Zerbitzuko funtsezko alderdiak aldatzen— egingo dira. Kasu horietan, aurretik Bezeroari jakinarazi behar zaio.

 

Hamabigarrena. Datu pertsonalak babestea.

 

YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua kontratatzearen ondorioz, Bezeroa jakitun da eta onartzen du berak YA.COMi emandako datu pertsonalak YA.COMen ardurapean den datu pertsonalen fitxategi batean tratatuko direla. Fitxategi horren xedea izango da kontrataturiko zerbitzua administratzea eta zerbitzuari lotutako gertakariak kudeatzea. YA.COMek, orobat, Bezeroari jakinarazten dio ezen, zerbitzua egitearen behar teknikoak direla kausa, YA.COMen zerbitzarira sartzean, IP zenbaki bat esleituko zaiola (Bezeroak kontrataturiko modalitatean). IP horrek, zerbitzari horretara egiten dituen sarraldiak erregistratuko ditu. IP zenbaki hori, era berean, YA.COMek gordeko du, konpainia honek aipatu xedeak bete ahal izan ditzan; bai eta agintariek, euren eskumendean dituzten zereginak eginez, Bezeroari buruzko informazioa eskatzeko egiten dituzten eskaerak betetzeko ere, halako eskaerarik izanez gero.

 

YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua kontratatzeko eskatutako datu guztiak ematea nahitaezkoa da. Izan ere, horiek guztiak jasotzea beharrezkoa da, aurreko paragrafoan adierazitako xedeak betetzeko. Hartara, YA.COMek Zerbitzua kontratatzea ukatu ahal izango dio datu horiek ematen ez dituen interesatuari.

 

Halaber, BEZEROAK baimena ematen du, berak YA.COMi kontratatuko zerbitzuaren esparruan eman dizkion datuak YA.COMek xede hauetarako erabil ditzan:


  1. - Bezeroak leial bihurtzeko egitaraua kudeatzeko (opariak ematea, bezeroentzako sustapen bereziak kudeatzea, YA.COMen produktu berrien berri ematea...Postaz, posta elektronikoz, mezu laburren zerbitzuaren bidez (SMS) edota MMSz igorriko dira).


  2. - YA.COMek, YA.COMen produktu edota zerbitzuen (telekomunikazioko zerbitzuak, informazioaren gizartearen zerbitzuak eta argazkilaritzarekin zerikusia duten produktuei buruzko merkataritza elektronikoa), merkataritza-jakinarazpenak igortzeko, postaz, helbide elektronikoz nahiz mezu laburren zerbitzuren bidez (SMS)edo MMSz.

BEZEROAk, bere datuak aurreko bi paragrafoetan adierazitako xedeetarako erabiltzeko eman duen baimena ezeztatu ahal izango du, eta datuak eskuratu, zuzendu, deuseztatu edota aurkatzeko eskubideak egikaritu ahal izango ditu, YA.COMen helbidera (Brusela etorbidea 20, Gorbea eraikina 4, 28108 Alcobendas (Madril)), hain zuzen ere, Aholkularitza Juridikoko arlora, “Datu Babesa” erreferentziarekin, bezeroak berak sinatutako gutuna bidaliz eta gutunarekin batera, NANen kopia irakurgarria igorriz eta YA.COMek eskaera bete duelako berrespena, edo, hala balegokio, eskaera osorik ez betetzeko zioak, bidaltzeko helbidea jakinaraziz.

 

Hamahirugarrena. Jakinarazpenak

 

Jakinarazpen guztiak, baita Bezeroak YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzutik baja hartzeko idatzitakoak ere, helbide honetara bidali behar zaizkio YA.COMi: Apartado de Correos n.º 1058, 28108 Alcobendas (Madrid)..

 

Hamalaugarrena. Erreklamazioak

 

YA.COMek badu Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua. Zerbitzu horren xede da Bezeroak aurkezten duen edozein kexari, erreklamaziori nahiz kontratuko gorabeherari kasu egin eta irtenbidea ematea. Bezeroak zerbitzu horrengana jo ahal izango du.

 

Bezeroentzako Arreta Zerbitzua dohainik da. Bezeroak jakinarazten dion erreklamazio, kexa edo eskaera bakoitzari erreferentzia zenbaki bat jarriko dio, eta zenbaki hori Bezeroari adieraziko dio.

 

Bezeroari jakinarazten zaio, orobat, eskubidea duela Bezeroentzako Arreta Zerbitzuari egiaztagiria eskatzeko, Bezeroak kexa edo erreklamazioa aurkezten duenean. Kexa edo erreklamazioa aurkeztu dela eta haren edukia zein den egiaztatuko du egiaztagiriak, eta egiaztatze horrek ahalbidetzen duen edozein euskarritan eman daiteke.

 

Erreklamazioak aurkezteko hiru bide daude: 902 902 902 telefono zenbakira deitzea (edo, aldaketarik izanez gero, horren ordez jartzen den telefono zenbakira); edo helbide honetara idaztea: Apartado de Correos n.º 1058, 28108 Alcobendas (Madrid); edo posta elektronikogatik helbide honetara idaztea: acceso@ya.com

 

Bezeroak hilabeteko epea du kexa edo erreklamazioa egiteko, kexa edo erreklamazioa eragin duen gertaeraren berri duen unetik hasita. Behin erreklamazioa eginda, Bezeroak, hilabeteko epean ez badu erantzun egokirik jasotzen YA.COMengandik, hurrengo idatz zatietan adierazitako bideetara jo ahal izango du.

 

Bezeroak bere erreklamazioa aurkeztu ahal izango die kontsumoko arbitraje batzordeei, haien araudietan zehaztutako baldintzetan.

 

Baldin Bezeroak edo YA.COMek arbitraje batzordeetara jotzea onartzen ez badute, Telekomunikazioen eta Informazio Gizarterako Estatu Idazkaritzara jo ahal izango du Bezeroak, hiru hilabeteko epean, operadorearen erantzuna jasotzen duenetik —edo erantzun hori jasotzeko epea bukatzen denetik— zenbatzen hasita.

 

Era berean, jurisdikzio arruntean eskumena duten auzitegietara jo ahal izango du Bezeroak.

 

Hamabosgarrena.- Kontratuko hizkuntzak

 

Baldintza orokor hauek gaztelaniaz, katalanez, euskaraz, galegoz eta ingelesez eskura daitezke.

 

Hizkuntza horietako bertsioen artean desadostasunik gertatzen bada, gaztelaniazko bertsioa izango da beti nagusi.

 

 

YA.COM LÍNEA Y VOZ ZERBITZUAREN BALDINTZA BEREZIAK


Lehenengoa.- Aplikazio eremu eta xedea

 

Honako Baldintza Berezi hauen xedea Ya.com-ek bezeroari eskeiniko dion, bezeroak berak erabiliko duen eta Baldintza Berezi hauetan Ya.com Línea y Voz Zerbitzua izena duen zerbitzuaren eremua ezartzea da, Ya.com-ek eskeinitako sarbide zuzenari dagokionez. Ya.com Línea y Voz Zerbitzua Ya.com-en ADSL Sarbide Zerbitzuaren eranskin moduan konfiguratuko da, ahal den modalitatean, eta bakarrik kontratatu ahal izango da Ya.com-en edozein ADSL Sarbide Zerbitzuren eranskin modura, momentu bakoitzean Ya.com-ek bezeroen eskura jartzen dituen eskaintza ezberdinen arabera.

 

Honako Baldintza Berezi hauek, beraz, Ya.com-en ADSL Sarbide Zerbitzuaren Kontratazio Baldintza Orokorren Osagarri modura eta haiekin batera ezartzen dira.

 

Ya.com Línea y Voz Zerbitzua ondorengo honetan datza. IP teknologia erabiltzen duen sarbide zuzeneko telefonia finko zerbitzu bat eskeintzen da, beti ere zerbitzua jasotzeko beharreko teknologia duten kobertura nazionaleko eremuetan instalatuko delarik eta Ya.com-i dagokion indarreko araudiak ezarritako kalitate mailen arabera, Ya.com izango baita zerbitzu honen hornitzailea.

 

Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren horniketa egokia lortzeko, numerazioaren erabilera beharrezkoa izango da, numerazio hau Bezeroak berak esleitu ahal izango duelarik, honako Baldintza hauetan araututako garraigarritasun prozesua erabiliz. Bestela, Ya.com-ek burutuko du numerazioaren esleipen zuzena, beti ere indarreko eskeintza komertzialaren arabera eta zerbitzuaren horniketarako erabilitako teknologiaren egoeraren arabera ere.

 

Ya.com Línea y Voz Zerbitzua Bezeroari eskeiniko zaio azken bezero gisa eta honen erabilera bakarra kontratazio prozesuan zehaztutako instalazio etxebizitzako helbidean edota sozietatearen helbidean burutuko delarik. Bezereoak ezin izango du zerbitzua birsaldu, inola ere hirugarren parteei banatu, ezta Ya.com Línea y Voz Zerbitzua kontratazio etxebizitzako helbidetik edota sozietateko helbidetik kanpo erabili ere. Bezeroa Ya.com Voz Zerbitzua erabili edo eskatzen duen edozein pertsona izango da, kominikazio sare publikorik erabiltzen ez duena eta publikoaren eskura dauden komunikazio elektroniko zerbitzurik eskeintzen edo birsaltzen ez duena.

 

Ya.com-ek ez du bezeroak kontratazioa egiterakoan emnadako datu faltsuengan edo informazio faltarengan inolako erantzunkizunik izango.

 

Bigarrena.-Konexio epea

 

Zerbitzuaren hasierako konexio epea gehiengo 60 (hirurogei) egunekoa izango da, Bezeroak kontratazio eskaera burutzeko ordutik eta Ya.com-ek kontratazio eskaera hura baliozkotzat jo ondoren.

 

Bezeroak alta eskatu duenetik eta zerbitzua hornitzen den momentura arte, Bezeroa oraindik ere bere aurreko operadorearen bezero izango da, aurreko zerbitzu berak jasoko dituelarik eta ordura arte izandako fakturazio bera mantenduko duelarik.

 

Hirugarrena.- Aurretiko baldintzak

 

Ondoren deskribatzen diren baldintzak bezeroak betetzea derrigorrezkoa izango da eta Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren horniketarako beharrezkoa ere. Baldintza hauek betetzen ez badira, kontratua aurrera eramatea ezinezkoa izango da eta inola ere ez burututzat hartuko da.

  1. (i) Hala beharrezkoa bada, garraigarritasun eskaera era egokian eta idatziz bete beharko da, hari dagokionez indarreko araudiaren arabera. Honek suposa ditzakeen baldintzen artean, hirugarren pertsona batek egiaztatuko duen prozesu telefoniko bat burutzea egongo litzateke.


  2. (ii) Instalazio kokalekua zerbitzuaren horniketa posible egiten duen beharrezko teknologia duen kobertura eremu geografiko batean kokatuta egon beharko da.


  3. (iii) Momentu bakoitzean indarrean dagoen Eskeintza komertzialak ezarritakoa jarraituz, beharbada Bezeroak sarbide hornitzaile bati kontratatutako linea telefoniko bat izan beharko du.

Laugarrena.- Zerbitzuaren ezaugarriak

  1. a) Ya.com Línea y Voz Zerbitzua ondorengo honetan datza: sarbide zuzeneko telefonia finko zerbitzu bat da eta Bezeroak ez du bere egungo sarbide hornitzailearekin kontratatuta duen zerbitzu hau hornitzen den gaineko linea mantentzeko beharrik izango.

     

    b) Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren ezaugarri guztiak momento bakoitzean indarrean dagoen Eskeintza komertzialean zehaztuta egongo dira eta Bezeroaren eskura egongo dira edozein momentutan.


    c) Teknologiaren egoeraren arabera, Ya.com Línea y Voz Zerbitzuak momentu berean hainbat dei telefoniko burutzea onartzen du. Hori posible izateko eta zerbitzua era egokian erabiltzeko, Bezeroak beharreko ekipamendua eduki beharko du, hau behar bezala homologatuta egon beharko delarik. Beharbada, zerbitzuaren kalitatea murriztuta ikus daiteke momentu berean dei bat baino gehiago burutzen denean.


  2. Momento bakoitzean indarrean dagoen Eskeintza komertzialak ezarritakoari jarraituz, Ya.com-ek zerbitzuaren kalitate egokia berma dezake bakarrik momentu berean hiru dei baino ez burutzen badira.


  3. d) Linearen mantentzea Ya.com-en erantzunkizuna izango da, hau telefonogunetik Sare amaiera punturaino (PTR) doalarik. Beraz, bezeroaren erantzunkizuna izango da linearen mantentzea PTR-tik Zerbitzuaren horniketarako erabiltzen den ekipamenduraino.


  4. e) Ekipamendua:


    1. a. Zerbitzuaren erabilera egoki bat burutu ahal izateko, Zerbitzu honen horniketarako espezifikoki zuzenduta dagoen ekipamendua erabiltzea beharrezkoa da, ekipamendu hau Ya.com-ek Bezeroaren eskura jarriko duelarik. Edozein kasutan, Bezeroak ezin izango du telekomunikazio sare publikora edo / eta Ya.com-ek bere eskura jarritako ekipamendura behar bezala homologatuta ez dagoen edota nahitaezko onespen agiria ez duen ekiporik konektatu.


    2. b. Ya.com-ek zerbitzuaren erabilerarako beharrezkoa den ekipamendua Bezeroen eskura jarriko du salmenta erregimena bezala. Erregimen hura edozein aldaketa izango balu, aldez aurretik aldaketa hura eta indarreko baldintzak Bezeroari jakinaraziko zaizkio.


    3. c. Bezeroak Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren erabilera egoki bat burutu ahal izateko, Bezeroak berak Ya.com-ek bere eskura jarri duen ekipamendua bere etxebizitzako hargune nagusira konektatu beharko du. Beste hargunerik egongo balitz, Bezeroak ezin izango du ekipamentua hargune haietara konektatu. Beraz, Bezeroak ezin izango du Ya.com Línea y Voz Zerbitzua bere etxebizitzako hargune sare internoan zehar erabili.


    4. d. Ya.com-ek ezin du bermatu eta ez du inolako erantzunkizunik ezinezkoa suertatzen bada ezarritako goreneko abiadura lortzea, arrazoi teknikoak direla eta edota bateraezintasunak direla eta bada, edo, orokorrean Ya.com-en eskutik kanpo dauden kanpoko faktoreak direla eta baldin bada. Ya.com-ek ADSL zerbitzua bere eskura duen sarbide tecnología erabiliz hornitzeko eskubidea gordetzen du. Beraz, Bezeroak France Telecom España Internet Service Provider S.A.U.-ri (bere Ya.com markak hala deituta) baimena ematen dio bere izenean eta hura ordezkatuz, kontratu honen gaineko linea telefonikoak beharrezkoak diren ekintza guztiak burutzeko, Telefónica de España S.A.U. sarbide operadoreari edo dagokionari bere lineen garraigarritasuna eta eskura dauden edo libre dauden bikoteen desesleipena eskatzeko adibidez, baina beharrezkoa den beste edozein kudeaketa ere burutzeko baimena izango dutelarik.

Bosgarrena.- Bateraezintasunak

 

Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren funtzionamendu egokia posible egiteko, zerbitzuak ekipamendu berezi bat darama, korronte elektrikoaren bidez funtzionatzen duena. Beraz, energia elektrikoaren horniduran akats bat suertatzen bada, ekipamenduak ez du era egokian funtzionatuko. Aipatutako kasu hauetan, hau da, energia elektrikoaren horniduran etenak edo / eta akatsak suertatuko balira, beharbada kontratatutako zerbitzuak ekipamenduari konektatutako linea telefonikoa erabiltzen duten beste hainbat zerbitzuk ez lukete funtzionatuko. Holakorik gertatuz gero, Ya.com-ek bere eskuetan dagoen guztia egiten saiatuko da Ya.com Línea y Voz Zerbitzua berriz ere ahalik eta azkarren funtziona dezan, behin energia elektrikoaren horniduran suertatutako akatsaren arrazoia desagertu ondoren.

 

Era berean, Bezeroaren etxebizitzan instalatuta dauden hainbat zerbitzurekin bateraezintasunak suerta daitezke; adibidez, hainbat alarma sistemarekin, instalatutako terminal telefonikoekin edota fax zerbitzuekin.

 

Seigarrena.- Kontratuaren iraupena

 

Kontratuaren epea mugagabea da, Ya.com ADSL Sarbide Zerbitzuaren Kontratazioaren Baldintza Orokorretan zehazten denari jarraituz.

 

Kontratuaren ebazpena Ya.com ADSL Sarbide Zerbitzuaren Kontratazioaren Baldintza Orokorretan zehazten denari jarraituz burutuko da.

 

Zazpigarrena.- Zerbitzuaren erabilerarako baldintzak

  1. 7.1. Deskonexioa burutzeko eskaera: Bezeroak edozein moemntutan YA.COM-ekin kontaktuan jartzeko eskubidea izango du, kontratuaren indarraldian zehar, Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren deskonexioa aurrera eramatea eskatzeko, bai nazioarteko deiei dagokienez bai bestelako tarifikazio zerbitzuei dagokienez ere. Zerbitzu hauen deskonexioa aurrera eramatea nahi duen Bezeroak, Ya.com-i idatzizko jakinarazpen bat bidali beharko dio honako posta kutxa zenbaki honetara: 1058, 28108 Alcobendas (Madrid).

     

    Ya.com-ek eskatutako zerbitzuaren deskonexioa burutuko du HAMAR (10) eguneko gehiengo epez Bezeroaren jakinarazpena jasotzen den momentutik hasita. Eskatutako deskonexioa HAMAR (10) eguneko epe hura igaro ondoren aurrera eramango ez balitz, Bezeroaren eskuan ez dauden arrazoiengatik izanda, deskonexio huraren gaineko zerbitzuak eragindako kostuengan Ya.com-ek izango du erantzunkizuna.

     

    Bestelako tarifikazio zerbitzuen artean, hala abonatuak espresuki eskatzen ez badu, ez dute saride librea izango 6,7,8 eta 9 zifrak jarraitutako 803, 806 eta 807 kodigoen bidez hornitzen diren bestelako tarifikazio zerbitzuak eta 907 kodigoaren bidez hornitzen diren bestelako tarifikazio zerbitzuak.


    7.2. Zerbitzuaren aldi baterako etenaldiak: Ya.com esku dauden Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren aldi baterako etenaldiak emango balira, indarrean dagoen araudiak zehaztutakoari jarraituz, Ya.com-ek Bezeroari Zerbitzurik gabe egon den epeari dagokion kostuaren parte proportzionala itzuliko liote, erreferentzia gisa linea akatsdunaren hileko batezbestekoa hartuko da, etenaldia iraun duen denboraldiaren aurreko HIRU (3) hileko epea hartuz eta epe hori etenaldiaren iraupenarekin proportzionalki banatuz.


    Etenaldiaren iraupena hiru hilekoa baino gutxiagokoa balitz, hilabete guztietan izandako batezbesteko fakturazioa kontontutan hartuko litzateke. Bestela, kontsumo efektiboarekin proportzionala den hileko fakturazio bat kalkulatuz burutuko da. Zerbitzuaren etenaldia honako honetan datza: zerbitzuaren matxura bat dela eta, Bezeroak ezin du inolako deirik burutu Ya.com Línea y Voz Zerbitzua erabiliz. Zerbitzuaren etenaldiaren iraupena kalkulatzeko, Ya.com-en Bezeroari Arreta Zentroak Bezeroaren jakinarapena jasotzen duen data eta ordua hartuko da epe honen hasiera gisa. Epearen amaiera Zerbitzua berriz ere funtzionatzen hasten den data eta ordua izango da.


    Ya.com automatikoki Bezeroari kalte ordaina emateko behartuta egongo da, etenaldiaren ondorengo apearen facturaren barruan eta etenaldi horrek euro 1 baino gehiagoko kalte ordaina ematea suposatzen duen kasuetan bakarrik.


    Ezinbesteko kasuek eragindako etenaldien kasuetan, Ya.com-ek bezeroari abonuaren kuota eta trafikoari lotuta ez dauden bestelako kuotak itzuliko dizkio, etenaldiak iraun duen epearekin proportzionalki banatuta.


    Aurreko ez du aplikaziorik izango etenaldi hura honako arrazoi hauek eraginda suertatzen bada: i) Bezeroak kontratuan ezarritako baldintzak era larrian jarraitzen ez baditu, batez ere iruzurra ematen bada edo ordainketa epez kanpo burutzen bada. ii) Sarea kaltetuta suertatzen bada, Bezeroak indarreko araudiak ezarritakoari jarraituz konformitate agiririk ez duten ekipamendu terminalak konektatu baditu.


    7.3. Erreklamazioak: Funtzionamenduari, prezioari, fakturazioari, kalitateari edota Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren horniketarekin erlazionatuta dagoen beste edozein gauzari lotuta dauden erreklamazioak, hauek eragin dituen ekintza ezagutzen den momentutik hasita hilabete BATEKO (1) epean jakinarazi beharko zaizkio Ya.com-i, Bezeroari Arreta Zerbitzuko linea telefonikora deituz, honen telefono zenbakia 902902902 delarik, edo idatzik honako posta kutxa zenbaki honetara: 1058, 28108 Alcobendas (Madrid). Bezeroak hilabete BATEKO (1) epea igaro ondoren Ya.com-en erantzunik jaso ez badu, bere erreklamazioa dagokion erakundeei zuzendu ahal izango dio.


    Bezeroari Arreta zerbitzuak, doakoa izanda, Bezeroari, berak egindako edozein erreklamazio, kexa edo eskaera dela eta, honek jakinarazitako gertakariaren erreferentzia zenbaki bat emango dio. Ya.com-ek Bezeroari hurrengo hau jakinarazi nahi dio: Bezeroari Arreta zerbitzuari bere kexa edo erreklamazioaren jakinarazpena eta edukina bermatzen duen dokumentu bat eskatzeko eskubidea du, dokumentu hori erreklamazioaren jakinarazpena ziurtatzen duen edozein formatutan.


    7.4. Bezeroak ezin izango du Ya.com Línea y Voz Zerbitzua hurrengo xede hauekin erabili: hirugarren pertsonei egindako birsalmenta, lagatzea edo esplotazio komertziala Ya.com-en idatzizko eta espresuki emandako baimenik gabe.


    Ya.com-ek Bezeroari espresuki hurrengo hau jakinarazi nahi dio: ez dago baimenduta zerbitzuaren erabilera erabilera publikoa duten terminaletan, telemarketing zerbitzuak hornitzeko xedearekin, Internet sarbideko deiak burutzeko xedearekin, datuen komunikazioa burutzeko xedearekin, fax igorpen masiboa burutzeko xedearekin, ahots lineak erabiltzeko edota egoitzak lotzen dituzten datuak (NOvacom) erabiltzeko xedearekin ere. Bezeroak holakorik burutuz gero, honako Kontratu honen amaiera automatikoa emango da.


    Aurreko paragrafoan ezarritakoaren araberako legez kanpoko erabilera burutzen ari dela antzematen denean, Ya.com-ek Ya.com Línea y Voz Zerbitzua gabetzea aurrera eramateko eskubidea izango du. Horrelako legez kanpoko erabilera bat burutu dela kontsideratuko da, Zerbitzua erabiliz 30 egun baino gutxiagoko epe batean zehar zenbatutako 5.000 minutu baino gehiagoko iraupen osoko deiak burutu direnean.


    Ya.com-ek Bezeroari erabilera legez kanpokoa dela jakinaraziko dio eta, bere kasuan, Zerbitzua berriz ere funtzionamenduan jarriko du Bezeroak honako kontratu honetan zehatuta dauden baldintzei jarraituz Zerbitzua erabiltzeko konpromisoa hartzen duenean. Bezeroak bi aldiz burutzen badu aurretik deskribatu den legez kanpoko erabilera hura, Zerbitzuaren baja aurrera eramango da, Ya.com-ek bere interesen defentsan burutu ditzakeen ekintzekiko kalterik gabe.


Zortzigarrena.- Baldintza ekonomikoak eta fakturazioa

 

Bezeroak, Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren horniketaren truke, ondoren deskribatuko diren zenbatekoak ordaindu beharko ditu, prezioak momentuz momentu eguneratzen direlarik zerbitzuen kontratazio burutzen den momentuan.

  1. Hileko kuota finkoa, Ya.com ADSL Sarbide Zerbitzuaren Baldintza Orokorren Zazpigarren Klausulan zehaztuta dagoena (Baldintz ekonomikoak). Honen zenbatekoa alda daiteke Bezeroak kontratatu duen Eskeintza komertzialaren ezaugarrien arabera. Zenbatekoak Ya.com ADSL Sarbide Zerbitzuaren horniketa eta Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren horniketa barne ditu. Hileko kuota finkoa Ya.com-ek fakturatuko du eta Bezeroak oradindu beharko du Zazpigarren klausulan ezarritakoari jarraituz (Ya.com ADSL Sarbide Zerbitzu ezberdinen Kontratazioaren Baldintza Orokorren Baldintza ekonomikoak).


Ezarritako kuotak Ya.com-ek aurretiko hilabetero fakturatuko ditu eta kuotak Bezeroak banku helbideratzea erabiliz ordaindu beharko ditu, Ya.com ADSL Sarbide Zerbitzuaren Kontratazioaren Baldintza orokorren Baldintza ekonomikoek ezarritakoari jarraituz.

 

Bezeroak ordaindu beharko dituen kuotak gorakadak sufritu ditzakete urteroko hurrengo epeetarako, KPI-aren aldaketaren arabera

 

Bezeroak faktura Ya.com-en web gunearen Bezeroak atalean jasoko du, faktura horretan hornitutako Zerbitzuen zenbateko ezberdin guztiak bereiztuta agertuko direlarik.

 

Bederatzigarrena.- Berme gordailua

  1. 9.1. Ya.com, indarrezko legediari jarraituz, Bezeroari berme gordailu bat eratzea eskatzeko eskubidea izango du, bai kontratazioa burutzen den momentuan, bai kontratuaren indarraldiaren edozein momentutan ere, ondoren deskribatzen diren kasuetariko bat ematen bada: (i) Bezeroak ez du Ya.com-en edo beste edozein sarbide operadore baten aurreko edo indarreko kontratu bat edo hainbati lotutako faktura bat edo hainbat ordaindu. (ii) Bezeroa behin eta berriro atzeratzen da Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren orden ordaindu behar dituen fakturen ordainketan.


    9.2. Berme gordailuaren eraketa, bere kasuan, esku-dirutan edota banku abal bidez ordaindu beharko da eta Bezeroak zenbatekoa jakinaraziko du bermearen eskaeraren momentuan, indarreko araudiak ezarritakoari jarraituz.

    9.3. Bezeroak berme gordailua Ya.com-ek egindako eskaeraren datatik aurrerako HAMABOST (15) eguneko epean eratzen ez badu, Ya.com-ek Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren gabetzea aurrera eramateko eskubidea izango du. Bigarren eskaera baten datatik aurrerako HAMAR (10) eguneko epea igarota, BEZEROAK berme gordailua eratu ez badu, Ya.com-ek Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren baja aurrera eramateko eskubidea izango du.


    9.4. Ya.com-ek gordailuaren itzulpena ondoren deskribatuko diren egoerak betetzen diren momentutik aurrerako HAMABOST (15) eguneko epean burutuko du: (i) kasuan: urte BATEKO (1) epean ordainketen atzerapenik ez ziurtatzen den momentuan eta (ii) kasuan: Ya.com-ek Bezeroak ordaindu beharreko zenbateko guztiak ordainduta daudela jakiten duen momentuaz geroztik.


    9.5. Abonatuak Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren baja burutuz gero, Ya.com-ek Bezeroak ordaindu beharreko guztia mailegutik hartu ahal izango du, soberan gelditzen dena Bezeroarentzat izango delarik. Momento horretan Bezeroak faktura guztiak ordaindu baditu, Ya.com-ek maileguaren zenbateko osoa itzuliko dio Bezeroari.

Hamargarrena.- Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren gabetzea eta etentzea

  1. 10.1 Aldi baterako gabetzea: Bezeroak, BEZEROAK fakturazioari dagokion kargu dokumentua jasotzen duen momentutik aurrerako hilabete BAT (1) baino gehiagoko epe batean zehar Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren truke ordaindu beharreko zenbatekoen osoko ordainketan edota ordainketa partzialean atzeratu bada, indarreko araudiak ezarritakoari jarraituz, Ya.com-ek Bezeroaren Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren gabetzea aurrera eramateko eskubidea izango du, aldez aurretik Bezeroari jakinaraziko diolarik, gutxienez HAMABOST (15) egun balioduneko epeaz gabetzearen momentuaren aurretik.


    Orainketa eza eman delako aldi baterako etenaldien kasuan, zerbitzua deiak jasotzeko mantenduko da, bihurtutako kobroko deien kasuan izan ezik. Larrialdi deiak ere egin ahal izango dira.

     

    10.2 Zerbitzuaren gabetze edota etentzearen abisua. Ya.com-ek erbitzuaren etentze edo gabetzea aurrera eraman ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira:


    1. (i) Ya.com-ek ordainketa eskatuko du eta Bezeroari gabetzea idatziz jakinaraziko dio, gutxienez hamabost egun balioduneko epeaz zerbitzuaren gabetzea aurrera eramango den data baino lehen.


    2. (ii) Jakinarapenenan, ordainketa ez eginez gero gabetzea aurrera eramango den data zehaztuko da.


    3. (iii) Zerbitzuaren gabetzea ezin izango da egun baliogabeetan burutu.

  1. 10.3. Bezeroak eskatutako gabetzea. Bezeroak Zerbitzuaren aldi baterako etenaldia eskatzeko eskubidea izango du, etenaldi hura ez delarik izango hilabete bat baino motzagokoa, ezta hiru hilabete baino luzeagokoa ere. Etenaldiak ez du inola ere urteroko 90 egun baino luzeagoa izango. Gabetzea burutzen bada, ordainketa kuotari gabetzearen epeari proportzionala den zenbatekoaren erdia kenduko zaio.


  2. 10.4. Etentzea: Bezeroak Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren truke ordaindu beharreko zenbatekoaren ordainketa epez kanpo burutzen badu, HIRU (3) hilabeteko epe batean zehar gabetzearen kasuan eta BI (2) hilabeteko epe batean aldi baterako etenaldiaren kasuan, indarreko legediak ezarritakoari jarraituz eta aldez aurretik Bezeroari jakinaraziz, Ya.com-ek Ya.com Línea y Voz Zerbitzua behin betirako gabetzeko eskubidea izango du eta Bezeroaren erruz ere kontratua amaitzeko.


  3. 10.5. Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren aldi baterako edota behin betirako gabetzea ez da baliogarria izango hurrengo rasuren bat ematen bada: Bezeroak bere erreklamazioa dagokion erakundeei zuzendu badio edo ordaindu beharreko zenbatekoak ordaindu baditu eta gero ordainketa horien frogagiria ere aurkeztu badu.

     

    10.6. Ya.com-ek Bezeroari kalte ordaina emango dio fakturazio epe batean zehar 24 ordu baino gehiagoko etenaldien truke, ordu hauek Bezeroak bere jakinarazpena igorri eta gero zenbatuko direlarik eta etenaldi horren errua Ya.com-en izan beharko delarik. Bezeroak zerbitzuaren etenaldiari proportzionala den zenbatekoa gehi %10a jasoko du, zenbateko honek inola ere ez delarik hilabeteko fakturazio baten zenbatekoa baino handiagoa izango.


    Bezeroak aipatutako kalte ordainaren aplikazioa eskatu beharko du, fakturatutako epea amaitu eta bi asteko epe batez. Ya.com-ek kalte ordainaren aplikazioa burutuko du hurrengo fakturazio epeetan zehar.


Hamaikagarrena.- Amaiera

 

Edozien momentutan, Bezeroak Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren baja boluntarioa eskatzeko eskubidea izango du, bajaren data efektiboaren aurretiko gutxieneko HAMABOST (15) eguneko epeaz, idatziz eta honako posta kutxa zenbaki honetara bidaliz: 1058, 28108 Alcobendas (Madrid), Bezeroaren NANaren kopia ere erantsiz.

 

Bezeroak burututako Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren baja boluntarioa Bezeroak Ya.com-i jakinaraziko dio gutzienez HAMABOST (15) eguneko epeaz, bajaren data efektiboa baino lehen, eta hurrengoetako edozein bide erabiliz: i) Idatzizko jakinarazpena Ya.com-i, posta kutxa zenbaki honetara: 1058, 28108 Alcobendas (Madrid), bere NANaren kopia erantsiz ii) Bezeroari Arreta zerbitzuaren telefonoa erabiliz, 902 902 902, bere datu pertsonalak emanez (izena, helbidea, NANa, etab.) eta zerbitzuan baja emateko bere nahia bermatuz, emango zaizkio jarraibideak betez iii) Bezeroaren eremua izeneko web gunearen esparruan, horretarako Bezeroak hantxe aurkituko duen formularioa betez, bere datu pertsonalak emanez eta zerbitzuan baja emateko bere nahia bermatuz, emango zaiozkion jarraibideak betez

 

Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren kontratazioa perfezionatuko ez balitz edo Bezeroaren baja boluntarioa emango balitz, teknologiaren egoeraren arabera eta indarreko legediak ezarritakoari jarraituz, Ya.com-ek ahal duen guztia egingo du kontratatutako Ya.com ADSL Sarbide Zerbitzuaren horniketa mantentzeko. Bere kasuan, Ya.com ADSL Sarbide Zerbitzua kontratatutako Eskaintza komertzialaren baldintzen arabera eta Ya.com-ek publikatutako Eskeintza komertzial honen ezaugarrien araberako prezioaren arabera hornituko da (abiadura, ordutegia, bestelako zerbitzuak, etb.). Ya.com ADSL Sarbide Zerbitzuen edozein arrazoik eragindako baja, automatikoki, Ya.com Línea y Voz Zerbitzuaren baja suposatuko du.

 

Hamabigarrena.- Publikoaren eskura dauden komunikazio elektronikoen zerbitzuen gidak

 

Bezeroak lauki hau betetzen badu, ___ Ya.com-ek bere datuak (izenak eta abizenak ala arrazoi soziala; abonatu zenbakia; etxebizitzaren posta helbidea-pisua, atea eta eskailera izan ezik; Terminala; operadorea) dagokion erakunde arautzaileari emango dizkio, indarreko legediak ezarritakoari jarraituz, datu hauek informazio telefonikora eta gidetara gehitu daitezen. Edozein kasutan, Bezeroak Ya.com-ekin kontaktuan jartzeko aukera izango du bere datuak osoki edo partzialki zerbitzu haietara gehitzea nahi ez badu, datuetan dagoen akatsen bat zuzendu nahi badu edo xede komertzialekin erabiliak izatea nahi ez badu. Hau guztia doakoa izango da.

 

Edozein kasutan, Ya.com-ek Bezeroaren baimena behar izango du datu horiek Ya.com-ek jasotzeko edo / eta hirugarren pertsona batek Bezeroaren edozien datu jasotzeko aukera izateko, aurreko paragrafoan datu hura zehazten ez bada ere.

 

Bezeroak gidetan agertuko diren bere datu horiek xede publizitario edo komertzialekin erabiliak ez izateko aukera izango du. Era berean, Bezeroak ezarriko ditu datu horien sarbide, zuzentze, ezabatze eta oposaketa eskubideak ere (hurrengo klausula honetan zehazten denaren arabera: Hamabigarrena.- Yacom ADSL Sarbide Zerbitzuaren Baldintza Orokorren Izaera pertsonaleko datuen babesa).

 

Esparru honetan zehaztu dena abonatu zenbakiei buruzko kontsulten horniketarako erabiltzen diren datuei aplikatuko zaio.

 

Hamahirugarrena.- Araubidea

 

Honako Baldintza Berezi hauek Ya.com ADSL Sarbide Zerbitzu ezberdinen Baldintza Orokorrei gehitzen zaizkie. Beraz, esandako Baldintza Orokor horiek termino guztietan aplikagarriak dira, honako dokumentu honetan ezarritakoak Baldintza Orokorrak ezarritakoa kontraesaten ez badu; hala bada, honako dokumentu honetan adostutakoa gailenduko da.

 

Numerazio Geografikoaren Garraigarritasun Zerbitzuari dagozkion Baldintzak

 

1.- Definizioak.

 

Operadore emailea: Numerazioaren garraigarritasunaren abiapuntua suposatzen duen operadorea, beste operadore bati zuzendutakoa.

 

Operadore jasotzailea: Ya.com, Operadore emaile bati numerazioa emateko eskatzeko bahartuta dagoena, titularraren izenean eta hura ordezkatuz, kontratatutako linea bat edo hainbati zuzendutako linea hari lotutako zenbakiaren garraigarritasuna.

 

2.- Xedea.

 

Garraigarritasun zerbitzua hemen zehaten den hauxe da: Ya.com-ek Titularrak Operadore emailearen bajaren eskaera burutuko du eta aldi berean Ya.com-eko zerbitzuan alta aurrera eramango du, titularraren nuemrazioa mantenduz.

 

3.-Zerbitzuaren eskaera.

 

Numerazioaren garraigarritasun zerbitzuaren eskaera, edozein kasutan, Operadore emailearen kontratatutako linearen Titularrak burutuko du eta izenpetuko du.

 

Bezeroak Garraigarritasun eskaera Ya.com-ek emandako modeloari jarraituz betetzeko eta izenpetzeko konpromisoa hartuko du.

 

4.-Eskalearen baimena.

 

Linea telefonikoaren Titularrak espresuki bere baimena emango dio Operadore jasotzaileari bere izenean behar diren izapide guztiak burutzeko, Operadore emailearen aurrean, burutzeko Garraigarritasun eskaera aurrera eramateko. Hori guztia Operadore emailearekin eskaeraren balioaren konprobaketaren ondoren eta aktibazio eskaeraren izapide eta komunikazio guztien ondoren egingo da, indarreko ledediak ezarritakoari jarraituz egingo da, Operadore emaileak eskaera horren emaitza Operadore jasotzaileari jakinarazi beharko diolarik.

 

5.-Aktibazioa.

 

Operadore emaileak garraigarritasun eskaera onartuz gero, honek, eskaera jasotzeko momentutik 12 ordu balioduneko epeaz, Ya.com-i aldaketa leihoak zein data eta zein ordutan burutuko den jakinaraziko dio, garraigarritasun eskaera jaso ondoren 3 eta 5 egun arteko epean. Ya.com Titularrari aldaketa hura zein momentutan emango den jakinaraziko dio. Aldaketa leihoaren iraupena hiru (3) ordukoa izango da. Hala eta guztiz ere, beharbada sei (6) ordu iraun dezake paraleloki bikotearen desesleipena aurrera eramaten bada. Titularrak zerbitzuaren horniketaren etenaldia edota limitazioa onartzen ditu indarreko legediak ezartzen duen beharrezko iraupen minimo horretan zehar, operadore aldaketarako beharrezkoan diren lanak burutzen diren bitartean.

 

Titularrak eskatutako garraigarritasunaren kitatzea nahi izango balu, aldaketa leihoaren hasiera aurreko 24 orduko epeaz izango da

 

6.-Eskaeraren ezezkoaren edota gerorapenaren arrazoiak.

 

Honako eskaera honen ezezkoaren edota gerorapenaren arrazoiak CMT-k aprobatutako sare finkoen zenbakien kontserbazioari lotutako ezaugarri teknikoek ezarritakoak izango dira.

 

7.-Datuen babesa.

 

Titularrak espresuki bere baimena ematen du, bere zenbakien kontserbaziorako beharrezkoak diren datu pertsonalak, bai eskaeran agertzen direnak bai zerbitzua kontratatua duen Operadoreak dituenak, garraigarritasun prozesuan lan egiten duten edozein operadoreri emateko.

 

8.-Erantzunkizuna.

 

Honako garraigarritasun eskaera hau burutu eta aktibatu ondoren, Ya.com-en eskura ez dauden arrazoiek eragindako kasuetan, hau da, zerbitzu telefonikoaren horniketan suertatutako perturbazioak, adibidez deiak jaso ahal ez izatea edo Titularrak egindako deiak gaizki igortzea, eta batez ere perturbazio hauen arrazoia, garraigarritasun prozesuan parte hartzen duten beste operadoreen sareak egokiak ez badira, Ya.com-ek ez du inolako erantzunkizunik izango horrek eragin dezakeenarengan. Horri guztiari kalterik egin gabe, Ya.com-ek bere eskura dagoen guztia egiten saiatuko da kontratatutako zerbitzu telefonikoaren horniketaren perturbazioen arrazoia zein den aurkitzeko eta Titularrari jakinarazteko.