Estás en: Acceso.ya.com / Condiciones generales
  • ADSL
  • ADSL + Llamadas

YA.COM ADSL SARBIDE ZERBITZUA KONTRATATZEKO BALDINTZA OROKORRAK


France Telecom España, S.A. (lehen France Telecom España Internet Service Provider, S.A.U., aurrerantzean, YA.COM) enpresak, sozietate helbidea «Paseo del Club deportivo, 1 Edificio 8 28223 Pozuelo de Alarcón, Madrid» duenak, eta A-82009812 identifikazio fiskaleko zenbakia duenak, Bezeroari abiadura handiko Internet zerbitzua eskaintzen dio, YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua izenekoa, Baldintza Orokor hauetan ezarrita dauden baldintzetan.


Bezeroak ondoko ekintza hauetako edozein (edo biak) eginez gero, horrek berekin dakar Baldintza Orokor hauek berariaz onartzea: kontratatze elektronikoaren prozesuan «Onartu» botoia sakatzea, edo YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuari dagokion edozein zordunketa ordaintzea.


Bezeroak YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuaren edozein modalitate kontrata dezake, baina soilik sorta edo eskaintza komertzial (aurrerantzean, Eskaintza Komertzialak) baten barruan; izan ere, eskaintzak uneoro jarriko dira bezeroen eskura <http://acceso.YA.COM> URLaren bitartez (aurrerantzean, Sarbide Orria).

 

Bezerotzat joko dira YA.COM ADSL Sartzeko Zerbitzua erabiltzen edo eskatzen duten pertsona fisiko edo juridiko guztiak, baldin eta ez badituzte komunikazio sare publikoak ustiatzen edota publikoarentzat eskuragarri diren komunikazio elektronikoko sistemak eskaintzen edo birsaltzen. Horrez gain, YA.COMen zerbitzuak kontratatzeko nahia eta ahalmen juridikoa izan behar ditu.

 

YA.COM ez da arduratuko Bezeroak kontratazioa gauzatzean emandako informazio faltsuaz.

 

Lehenengoa.- Xedea

 

Baldintza Orokor hauen xedea da zehaztea YA.COMek Bezeroari zein esparrutan emango dion YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua, eta, beraz, azken horrek zein esparrutan erabiliko duen. YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua Espainiako Estatuan baino ez da eskainiko, eta zerbitzua eman ahal izateko ezinbesteko baldintza da Bezeroak bigarren baldintzan jasota dauden aldez aurreko baldintzak bete ditzan.

 

YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua Bezeroari, azken bezeroa izaki, hark eskatutako modalitatearen arabera eskaintzen zaio, kontratazio prozesuan adierazi den instalazio helbidean bakarrik erabiltzeko. Bezeroak ezin die hirugarrenei birsaldu edo banatu, ez eta YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua instalatu den helbidetik kanpo erabili ere.

 

YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua ADSL linean (Asymmetrical Digital Subscriber Line; abonatu linea digital asimetrikoa) datza. Horrekin, Bezeroak abiadura handian erabil dezake Internet (Bezeroak kontratatutako eskaintza komertzialaren arabera, YA.COMek duen abiadura modalitatearekin). ADSL teknologiari esker, Bezeroak ahots eta datu sarrerak bereiz ditzake telefono linean; hartara, Interneten nabigatzea eta telefono bidezko elkarrizketak izatea bateragarria da.

 

Bigarrena.- Aldez aurreko baldintzak

 

Ondoren zehaztuta dauden baldintzak betetzea beharrezkoa eta ezinbestekoa da YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua jaso ahal izateko:

  1. 2.1 Bezeroaren ekipamendu informatikoak bete beharreko baldintzak. Gutxienez, honako ezaugarri hauek izan behar ditu


      • Windows 98, XP, Millenium, 2000, NT, Mac, eta Linux sistema eragileak, edota YA.COMek onartuko dituela iragartzen duen oro.
      • 233 Mhz ko edo gehiagoko Pentium ordenagailua.
      • 32 MB ko edo gehiagoko RAM memoria.
      • Internetera konektatzeko ekipamendu informatikoa: kontratatzen den ADSL linearekin bateragarria den konexio Hardwarea (modema, routerra edo antzekoa) eta Bezeroak erabiltzen duen Konexio Hardwarearekin (sare txartela, USB ataka edo antzekoa) bateragarriak diren konexio osagarriak.


        YA.COMek, YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua eskaintzen duten eskaintza komertzialen ildotik, Bezeroaren eskura jarri ahal du Konexio Hardwarea eta konexiorako osagarriak, eros ditzan. Konexio hardwarea eta konexiorako osagarriak, nahiz horien ezaugarri zehatzak, YA.COMek uneoro adieraziko ditu Sarbide Orrian, Eskaintza Komertzialen barruan.

  1. 2.2 Bezeroaren telefono sarbiderako lineak bete beharreko baldintzak: Jarraian zehazturik dauden gutxieneko baldintzak bete behar dira:

      • Instalazio helbidean RTB telefono linea finko analogikoa kontratatuta izatea.
      • ADSL zerbitzua eskaintzen duen zentral telefonikoarekin konexioa izatea. Linearen kalitateak YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua erabiltzeko modukoa izan behar du.
      • Bateraezintasunik ez egotea: Novacom zerbitzua (RDSI); Teletax zerbitzua; hari musikala; TRAC zerbitzua (sarbide zelularreko landa telefonoa); Delta Sareko zerbitzua; telefonogunearen hedapenak; Ibercom; nahiz etorkizunean egon daitezkeen eta YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuarekin batera ezin daitezkeen telefono operadoreak.
  1. 2.3 Instalaziorako baldintzak

      • 2.3.1 ADSL linearen erabiltzaile gisa alta baimentzea (aurrerantzean, Alta).


      • 2.3.2 Datuak iragazteko elementuak (aurrerantzean, Iragazteko Elementua) instalatzea konexio puntuan, telefono lineatik ahotsa eta datuak aldi berean eta elkartuta bidaltzea ahalbidetzeko. Iragazteko Elementua, erabiltzen den sistemaren arabera, Bezeroak edo YA.COMek instalatuko dute, Bezeroak kontratatzen duen Eskaintza Komertzialean adierazten denarekin bat.

Bezeroaren etxean linea egiaztatu behar baldin bada, behin YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuan erabiltzaile alta baimentzen denean, YA.COMeko ekipo teknikoko kideek zerbitzu hori ematen dute Bezeroaren etxean, aldez aurretik data eta ordua zehaztuta, betiere. Kasu horretan, kontratazio elektronikoko prozesuan Bezeroak «Onartu» botoia sakatzen badu Baldintza Orokor hauetan, Bezeroak YA.COMen Ekipo Teknikoko langileak bere etxera sar daitezen eta konexio telefonikoa maneia dezaten baimentzen du.

 

Bezeroa ez badago instalazioa egingo den etxean edota YA.COMen Ekipo Teknikoko kideei ez badie sartzen uzten, YA.COMek Bezeroari eskatu ahal izango dizkio Zerbitzua ez ezartzeagatik sortutako gastuak, Baldintza Orokor hauetako Zazpigarren Baldintzarekin bat.

  1. 2.4. Bestelako baldintzak. Bezeroak HAMABI (12) hilabeteko gutxieneko aldian ezin izango ditu Konexio Hardwarea barne hartzen duten bi Eskaintza Komertzial eskuratu.

Hirugarrena.- YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuaren ezaugarriak

 

YA.COMek uneoro Sarbide Orriaren bitartez eskaintzen dituen YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuaren Eskaintza Komertzialek honako elementu hauek barne hartzen dituzte:

  1. 3.1. Ordutegia: YA.COMek uneoro Sarbide Orriaren bitartez eskaintzen dituen YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuaren Eskaintza Komertzialek honako ordutegi modalitate hauek izan ditzakete:

    1. TP 24 Ordu modalitatea: eguneko HOGEITA LAU (24) orduetan dago sarbidea.


    2. Ordutegi murriztuko modalitatea: sarbidea arratsaldeko 18:00etatik goizeko 8:00etara (penintsulako ordutegia), astelehenetatik ostiralera, eta 24 orduz asteburuetan (larunbat eta igandetan) eta nazio-esparruko jaiegunetan. Modalitate honetan, adierazitako ordutegitik kanpo egindako konexioa, konexio-minutuko fakturatuko zaio bezeroari, indarreko merkataritza-eskaintzaren arabera.


    3. Kopuru edo kontsumoko modalitatea: sarbidea eguneko HOGEITA LAU (24)orduetan. Modalitate honetan, bezeroak behera kargatutako kopuruaren edo egindako kontsumoen arabera fakturatzen zaio bezeroari, unean uneko indarreko eta dagokion merkataritza-eskaintzako tarifen arabera.


  2. 3.2. Merkataritza-eskaintzetako modalitate bakoitzaren prezioak Sarrera Orrialdean egongo dira eskuragarri, beti eguneratuak.


    3.3. Iragazteko Elementua: Bezeroak YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua honako Iragazte Elementuekin eskuratu ahal du, konexio puntuan instala daitezen:


  3. Iragazteko Elementua duen modalitatea

    Iragazte banatua (mikroiragazkiak)

    Iragazte zentralizatua (splitterra)

  4.  

    Iragazte banatuko instalazioa (mikroiragazkiak) beti eta kasu guztietan Bezeroak egingo du, autoinstalazioko sistema gidatuaren bitartez.


    Iragazte zentralizatuko instalazioa (splitterra) YA.COMek egingo du, aurreko 2.3. baldintzan adierazten den bezala.


    3.4. IP (Internet Protokoloa) Konexio Modalitatea: IP helbide finkoa edo dinamikoa.


    3.5. Laguntza Teknikoa: YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuak barne hartzen du Laguntza Teknikoko Zerbitzua, 8:00etatik 24:00etara.


    3.6. Hasierako konexio epea: Zerbitzuaren hasierako konexio epea 30 (hogeita hamar) egunekoa izango da gehienez.


    Abiadura, Ordutegia, Iragazte Elementua eta IP Konexio Modalitatea Bezeroak aukeratzen ditu kontratazio elektronikoaren prozesuan, eta soilik YA.COMek zehazten dituen Eskaintza Komertzialen barruan. Horiek Sarbide Orrian daude, eta Bezeroak alta formularioa bete behar du zerbitzuan, harpidetza baliozkoa izan dadin.


    3.7. Eskaintzen den mantentze-mota: YA.COM ADSL sarbide-zerbitzuaren mantentze integrala eskaintzen dio bezeroari YA.COMek: datu-linea, konektatzeko ekipamendu beharrezkoa eta sarbide-sarea.


    Halaber, konektatzeko osagai beharrezko guztien konfigurazioko euskarria ere barne hartzen du eskaintzak: CPEren (bideratzailea) oinarrizko konfigurazioa eta konfigurazio aurreratua, bezeroaren sistema eragileko TCP/IP zerbitzuen konfigurazioa, konexio-kitaren osagaien software/hardwarea instalatzea, beharrezkoa balitz, YA.COMek hornituko ditu, bai eta zerbitzuarekin batera, hala balegokio, emango diren balio erantsiko zerbitzuen (posta-kontuak, ostatatzea, etab) euskarria ere.


    Hauetako zerbitzuren bat matxuratuz gero, YA.COMek osorik kudeatuko du matxura, bezeroak Bezeroarentzako Arreta Zentroari matxuraren berri aukeran eman ondoren. YA.COMek, matxura konpondu ondoren, konponketa jakinaraziko du.

Laugarrena.- Zerbitzu gehigarriak

 

Horrez gain, YA.COMek Bezeroa YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuaz hornitzeko eskaintzen dituen Eskaintza Komertzialetan beste hainbat Zerbitzu gehigarri ere eskura daitezke. Zerbitzu gehigarri horiek arautzen dituzten baldintzak harpidetzeko Kontratu hau izenpetu behar da, eta Sarbide Orriaren bitartez ere egin daiteke.

 

YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuan barne hartzen diren zerbitzu gehigarriak, kontratu hau izenpetzen den unean automatikoki kontratatzen eta onartzen direnak, honako hauek dira:

  1. 4.1. Posta Elektronikoko Kontu Zerbitzua: YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua kontratatzean, YA.COMek Posta Elektronikoko Kontu Zerbitzua jartzen du bezeroen eskura, kostu gehiagorik gabe.

     

    4.2. IP finkoaren zerbitzua: YA.COMek Bezeroen eskura jartzen du IP finkoa esleitzeko zerbitzua. Horrek, Eskaintza Komertzialean uneoro adierazten den kostua izango du. Honako hauek dira zerbitzuaren ezaugarriak:


    1. (i) YA.COMek IP helbidea emango dio Bezeroari, erabil dezan, eta hori esleituko zaio konexio bakoitzean. Bezeroa ez da IP helbidearen titularra izango.

      (ii) YA.COMek esklusiboki Bezero horri gordeko dio IP helbidea.

      (iii) Hala ere, YA.COMek emandako IP helbidea aldatu egin dezake, zerbitzuaren behar teknikoei erantzuteko ohiz kanpoko neurri gisa, eta 15 (hamabost) egun lehenago jakinarazita, betiere. Kasu horretan, Bezeroak jarraibide zehatzak jasoko ditu IP helbidea aldatzean, eragozpenik sor ez dadin.

     

    4.3. Hosting Zerbitzua: YA.COMek, une bakoitzean dauden Eskaintza Komertzialen barruan, kostu gehigarririk gabe jartzen du Bezeroaren eskura webgune pertsonaletarako jakineko espazioa. Horren transferentzia tasaren gehieneko kontsumoa (bandaren zabalera) megabyte 1 (bat) izango da bistaraturiko webgune bakoitzeko. Honako baldintza hauek betez eskainiko da zerbitzua:


    1. 4.3.1. Zerbitzuaren deskribapena: Bezeroaren informazioa edo Bezeroari zabaltzea baimendutako informazioa gordetzeko zerbitzua, haren eskura jarritako YA.COMen zerbitzari batean, Kontratua indarrean den bitartean. Zerbitzu hau YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuaren Zerbitzu Gehigarria da, horrela ezartzen duten eskaintzen barrukoa. Horregatik, YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuarekin batera baino ezin izango da kontratatu, eta sorta edo eskaintza komertzial horien barnean. Zerbitzuak honako ezaugarri hauek ditu:

    2. • Konektibotasuna:
      1. - Konektibotasun erredundantea:
      2. - Presentzia puntua Espanixen

    3. • YA.COMen instalazioek ondoko baldintzak izango dituzte:
      1. - Hozte sistema
      2. - Sua detektatzeko sistema
      3. - Elikatze bikoiztuko sistemak
      4. - Lokalerako sarbide mugatua: pertsona baimenduentzat baino ez
      5. - Segurtasunaren etengabeko zaintza (24 ordu)
      6. - Erredundantziazko egitura su ebakietan

    4. • Zerbitzariak mantentzea:
      1. Zerbitzaria mantentzeko gastua YA.COMek ordainduko du, Bezeroak arduragabe jokatu duenean edota zerbitzarian kalteren bat sor dezakeen aplikazioren bat sartu duenean izan ezik. Kasu horietan, Bezeroa izango da YA.COMi eragindako kalteen eta galeren erantzule.

    5. • Zerbitzu maila:
      1. - YA.COMek hitzematen du albait ahalegin handiena egingo duela informazioa behar bezala gorde dadin bermatzeko, Interneten erabiltzaileen eskura etengabe egon dadin kontratu hau indarrean den artean.
      2. - Hala ere, YA.COM ez da informazio horren eskuragarritasuna etetearen arduraduna izango, baldin eta ezinbestean edo YA.COMen kontroletik kanpo gertatu bada.
      3. - YA.COMek aldi baterako eten ahal izango du zerbitzarietan informazioa gordetzeko zerbitzua, edota informazioa Interneten erabiltzaileen eskura jartzeko zerbitzua, segurtasun arrazoiak edota YA.COMen baliabide informatikoak berriro egituratzea direla medio; betiere, gordetzeko eta informazioa Interneten bidez eskuratzeko zerbitzuak hobetzeko bada. Nolanahi ere, YA.COMek ahalegin handia egingo du etenaldi horiek Bezeroari albait gutxien eragin diezaioten. YA.COMek ez du erantzungo etenaldi horiek sortutako kalteen aurrean, baldin eta Bezeroari gutxienez 48 ordu lehenago jakinarazi bazaizkio.
      4. - Kontratua indarrean sartzen denean, Bezeroak harremanetarako pertsona bat izendatuko du, Bezeroaren izenean erabakiak hartzeko ahalmena izango duena, eta YA.COMekin hitz egingo duen bakarra izango dena.


      4.3.2. Bezeroaren betebeharrak: Bezeroak hitzematen du, kontratua indarrean dagoen bitartean, zerbitzua behar bezala erabiliko duela eta indarrean diren arauak beteko dituela uneoro:


      1. • Bezeroak onartzen du YA.COM dela kontratu honetako prestazioak garatzen eta gauzatzen erabiliko diren metodoen, ezagutzen, trebetasunen eta prozeduren jabea. Halaber, Bezeroa izango da edukien gaineko irudi eskubideen, jabetza intelektualaren, jabetza industrialaren edo bestelako jabetzen titularra, edo dagozkion lizentziak edo erabilera eskubideak izango ditu. Hartara, Bezeroak YA.COM salbuetsi egiten du hirugarrenengandik etor daitezkeen erreklamazioetatik.

        • Kontratua indarrean sartzen denean, Bezeroak harremanetarako pertsona bat izendatuko du, Bezeroaren izenean erabakiak hartzeko ahalmena izango duena, eta YA.COMekin hitz egingo duen bakarra izango dena.

        • Bezeroak hitzematen du kontratu honek sortzen dituen beharrak bete daitezen laguntza, datuak, zehaztasunak eta dokumentuak eskuratuko dituela.

        • Bezeroa hor datuak sartzeko, edota lehendik daudenak aldatzeko edo ezabatzeko baino ez da sartuko YA.COMen zerbitzarian bide telematikoen bitartez . Horretarako, YA.COMek Bezeroari erabiltzaile izena eta pasahitza emango dizkio, urrutitik sartzea ahalbidetze aldera.

        • Zerbitzaria on ustearen aurka erabiltzea debekatuta dago, zehazki, honako hauek daude debekatuta, den-denak adierazten ez badira ere:


        1. - Espainiako legeen aurkako erabilera edo hirugarrenen eskubideak urratzen dituena.

          - YA.COMen ustetan bortitzak, lizunak, abusuzkoak, legez kanpokoak, arrazakeriazkoak, xenofoboak edo difamaziozkoak diren edukiak argitaratzea edo bidaltzea.

          - Crack ak, programen serie zenbakiak, edo hirugarrenen jabetza intelektualeko eskubideak urratzen dituzten bestelako edukiak.

          - Beste erabiltzaileen datu pertsonalak biltzea eta erabiltzea haien berariazko baimenik gabe, edo Datu Pertsonalak Babesteko Legearen (15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa) aurka.

          - Zerbitzaria honako hauek egiteko erabiltzea: spamming a (mezu baztergarriak, komertzialak nahiz bestelakoak era masiboan bidaltzea); mail bombing a (mezu handiak bidaltzea zerbitzaria blokeatzeko); eta phising a (iruzurraren eta engainuaren bitartez informazio pertsonala eskuratzea, hala nola pasahitzak edo kreditu txartelen xehetasunak).


      4.3.3. YA.COMek bere zerbitzarietan gordetzen diren edukiak ezabatzeko ahalmena du, baldin eta klausula honetan jasota dagoena urratzen badute. Era berean, beharrezkotzat jotzen duen beste edozein neurri hartu ahal izango du, atzemandako legez kontrako ekintzak edo arau hausteak gertatzen jarrai dezan saihesteko, Bezeroari aldez aurretik jakinarazi behar izan gabe.

       

      4.3.4. YA.COM zerbitzarian gordeta dagoen informazioa Bezeroarena izango da xede guztietarako, eta hori izango da haren erantzule bakarra, informazioaren gizarteko zerbitzuen eta merkataritza elektronikoaren 34/2002 Legeko (2002ko uztailaren 11koa) 16. artikuluarekin bat.


Eskaintza Komertzialek barne hartzen dituzten Zerbitzu Gehigarriak, Sarbide Orriaren bitartez bereizita kontratatu behar direnak, honako hauek izan daitezke:


  1. 4.4. Security Suite Segurtasun Informatikoko zerbitzua: Une bakoitzean diren Eskaintza Komertzialen barruan, YA.COMek Security Suite Segurtasun Informatikoko zerbitzua jar dezake Bezeroaren eskura. Zerbitzu hori ematea arautzen duten baldintza partikularrak Bezeroen Gunean daude ikusgai, YA.COMen Sarbide Orrian (www.YA.COM). Gune hori Bezeroak une bakoitzean kontratatuta dituen zerbitzuei loturiko gaiak kudeatzeko baliatzen da.

     

    4.5. Domeinua eta Domeinuak Kudeatzeko Zerbitzua: Une bakoitzean dauden Eskaintza Komertzialen barruan, YA.COMek berezko domeinua jar dezake Bezeroen eskura (aurrerantzean, «zure domeinua»), eta mota hauetakoren batekoa izango da, Bezeroak aukeratuta, betiere: .com, .net, .org, .biz, .info, .es. YA.COM en Domeinuak Kudeatzeko Zerbitzua arautzen duten Baldintza Partikularrak Sarbide Orrian daude, YA.COM Domeinuen Dendan, hain zuzen. Zerbitzu Gehigarri hau barne hartzen duten Eskaintza Komertzialen bitartez eskuratu ahal izango da.

     

    4.6. Aurrehautaketa edo Zuzeneko Markatze bidezko Ahots Zerbitzua: ADSLrako une bakoitzean dauden Eskaintza Komertzialen barruan, YA.COMek Ahots Zerbitzua jar dezake Bezeroen eskura, zuzeneko sarbidearekin, alegia, aurrehautaketaz edo zuzeneko markatzeaz. Zerbitzu hori YA.COMek hornituko du. Zerbitzu honi ezartzen zaizkion Baldintza Partikularrak Bezeroaren eskura jarriko dira, eta bezeroak berariaz eta Baldintza Orokor hauetatik bereizita onartu behar ditu Zerbitzua kontratatzen den unean.

Bosgarrena. Alderdien betebeharrak

  1. 5.1 YA.COMen betebeharrak


    Bezeroak Alde Aurreko Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen den unetik aurrera (aurrerantzean, Zerbitzua Aktibatzeko Data), YA.COMek honako betebehar hauek izango ditu:


    1. Bezeroari YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua ematea, dokumentu honetan eta Bezeroak kontratatutako Eskaintza Komertzialean azaltzen diren baldintzekin bat.


    2. Bezeroei kontratua suntsitzeko aukera eskaintzea, gasturik gabe, baldin eta zerbitzua emateko behar diren elementuak jasotzen diren unetik zenbatzen hasi eta 7 (zazpi) eguneko epean, Bezeroak zuzenbidez onartzen den edozein eratan adierazten badu kontratua suntsitu nahi duela. Kasu horretan, Bezeroak jaso dituen elementu guztiak itzuli behar ditu.


    3. Hala badagokio, YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuarekin batera kontratatu dituen Zerbitzu Gehigarriak Bezeroari eskuratzea.


    4. Laguntza Teknikoko zerbitzua ematea 8:00etatik 24:00etara, Bezeroentzako Arreta Zerbitzuaren telefonoaren bitartez. Horren zenbakia zerbitzuaren instalazio gidarekin batera emango zaio Bezeroari.


    5. Bezeroentzako Arreta Zerbitzua izatea, 902 902 902 telefono zenbakian, 8:00etatik 24:00etara. Telefono zenbaki horren bitartez, Bezeroak eskura dituen zerbitzuei buruzko edozein informazio eskatu ahal izango du, bai eta zer prozedura jarraitu behar duen galdetu ere, emandako zerbitzuarengatik erreklamaziorik edo kexarik aurkeztu nahi izatekotan.


    6. YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua bezeroak kontratatutako ordutegian erabilgarri egon dadin bermatzea, mantentze lanengatik aldi batez eteten den kasuetan izan ezik.


      Ahal den heinean, behar adinako aurrerapenarekin jakinarazi behar dira etenaldi horiek Zerbitzuaren Sarbide Orriaren edo helbide elektronikoaren bitartez. Ezin izango da eskatu YA.COMek betebehar hori bete dezala, baldin eta ezinbesteko arrazoiak gertatzen badira edota zerbitzua eskaintzeko oinarri gisa jarduten duen datu sarea nahi gabe eta haren kontrolaz kanpo erortzen bada.


    7. Komunikazioetan isilpea gordetzea eta bermatzea, dagokion justiziako edo administrazioko aginpideak eskatzen duen kasuetan izan ezik. Kasu horretan, horiek eskatzen duten informazioa emateko eskubidea du Bezeroari jakinarazi behar izan gabe.

  1. 5.2 Bezeroaren betebeharrak


    Zerbitzua Aktibatzeko Dataz geroztik, Bezeroak honako betebehar hauek izango ditu:


    1. Bezeroak kontratatzen duen Eskaintza Komertzialaren baldintzetan zehazten den aldian kontratua mantentzea.


    2. YA.COM ADSL sarbide-zerbitzuagatik zor diren zenbatekoak ordaintzea, bezeroak kontratatutako merkataritza-eskaintzan zehaztu direnaren arabera.


    3. YA.COMi itzultzea aplikatutako deskontuak, Baldintza Orokor hauetako Zazpigarren Klausulan nahiz Bezeroak YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua kontratatzeko erabili duen Eskaintza Komertzialean xedatutakoarekin bat.


    1. YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua legearen aurka edo Baldintza Orokor hauen aurka ez erabiltzea. Zehazki, Debekatuta dago Bezeroak YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua erabiltzea honako hauek gauzatzeko: legez kontrako ekintzak; eskatu ez diren publizitateko mezuak edo mezu komertzialak bidaltzea (spam a); jabetza intelektualaren, patenteen eta marken gaineko legedia urratzea; eta Bezeroak YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua erabiltzean aplikagarria den lege oro urratzea.


    2. Bezeroak ez du YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua hirugarrenei birsaltzeko erabili behar, ez eta lagatzeko edo ustiaketa komertziala egiteko ere, baldin eta ez badu YA.COMen berariazko baimen idatzirik.


    3. Emandako pasahitzak eta Bezero identifikadorea gordetzea eta babestea. Hortaz, Bezeroak bere gain hartzen ditu pasahitz horiek gaizki erabiltzean edo ezagutzera ematean eragiten diren kalte eta galera guztiak. Bezeroak edozein unetan aldatu ahal izango du pasahitza.


    4. Hari gabeko konexioa jagon eta babestea, hala balegokio, hirugarrenek, bezeroak Internetera sartzeko kontratatutako banda-zabalerari onura ateratzen edo bezeroaren ekipamendu informatikoko informazioa eskuratzen dihardutenean, egin ditzaketen konexioen ondorioen erantzulea izanik.


Seigarrena. Kontratuaren iraupena eta bukaera

 

Kontratuaren iraupena zehazgabea da. Halaber, bezeroari harpidetzen duen Eskaintza Komertzialean adieraziko zaio (aurrerantzean, Hasierako Nahitaezko Aldia), Zerbitzua Aktibatzeko Datatik zenbatzen hasita. Kasu horretan, kontratua iraungitzen denean, automatikoki berrituko da, urtebeteko aldietan, baldin Bezeroak berariaz aurkakoa jakinarazten ez badu berritze data baino HAMABOST (15) egun lehenago.

 

Hasierako Nahitaezko Aldia igarotzen denean, Bezeroak, Zazpigarren Baldintzan adierazten diren aplikatutako deskontuak itzuli gabe, edozein unetan eskatu ahal izango du borondatezko baja YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuan, ondorengo paragrafoan zehazten diren baldintzetan:

 

Zerbitzuaren borondatezko baja Bezeroak berak jakinarazi ahal izango du, ondorengo edozer prozedura erabilita, bajaren data eraginkorra baino HAMABOST (15) egun lehenago, gutxienez: I) YA.COM era idatzizko jakinarazpena eta Nortasun Agiri Nazionala bidaliz: 1058 posta kutxa, 28108 Alcobendas (Madrid) II) Bezeroarentzako Arretarako telefono zenbakira deituz: 902 902 886. Bertan datu pertsonalak eman (izena, helbidea, NAN, etab.), eta Zerbitzua uzteko borondate argia adierazi behar da, emango diren argibideak jarraituta III) Bezeroarentzako Arretarako web orrian, horretarako jarritako espazioan, formularioa datu pertsonalekin eta Zerbitzua uzteko borondate argiaren adierazpenarekin betez, emango diren argibideak jarraituta.

 

Hasierako Nahitaezko Aldian baja ematekotan, aplikatutako deskontuak itzuliko dira, Zazpigarren Baldintzan adierazitakoarekin bat.

 

YA.COM ADSL sarbide-zerbitzuko eta, hala balegokio, zerbitzu gehigarrietako baja, bezeroak eskatzen duenetik hamabost egunetara emango da benetan. Bajako benetako egunetik fakturazio-epeko azken egunera arte kobratutako zerbitzuari edo zerbitzuei dagozkien zenbatekoak itzuliko ditu YA.COMek.

 

YA.COMek ez badu betebeharretako bat betetzen, Bezeroak berehala eta era frogagarrian jakinarazi beharko dio. Jakinarazpenetik HAMABOST (15) egun igaro eta YA.COMek betebehar hori bete gabe jarraitzen badu, Bezeroak kontratua amaitutzat jotzea erabaki dezake, Zazpigarren Baldintzari dagozkion aplikatutako deskontuak itzuli behar izan gabe. Bi Alderdiek adosten dute hori izango dela ondorio bakarra kontratua arrazoi horrengatik suntsitzen denetan.

 

YA.COMek YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua eteteko eskubidea du, edota Bezeroarekiko harremana berehala bertan behera uzteko eskubidea, baldin eta atzematen badu zerbitzua Baldintza Orokor hauetan jasota dagoenaren edo indarrean den legediaren aurkakoa dela, edota Bezeroak ez badu ordaintzen ordaindu beharreko zenbatekoren bat.

 

Zazpigarrena. Baldintza Ekonomikoak

  1. 7.1. Bezeroak honako hauek ordaindu behar dizkio YA.COMi YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuaren truke:


    1. Hasierako alta kuota, YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuan alta ematean. Bezeroak hilabeteko lehen kuota finkoarekin batera ordainduko du. Hala ere, Bezeroak kontratatu duen Eskaintza Komertzialean hasierako alta kuotarako deskontuak ezarrita badaude, aplikatu ahal izango dira.


    2. Hilabeteko kuota finkoa. Bezeroak hilabete aurreratuka ordainduko du. Hilabeteko kuota finko hori Bezeroak kontratatzen duen YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuaren ezaugarrien araberakoa izango da.

    3. Egindako kontsumoagatiko edo deskargatutako bolumenagatiko gastuak, Bezeroak aukeratutako modalitatearen arabera.


    4. Horrez gain, Bezeroak kontratatzen duen Eskaintza Komertzialaren barruan sar daiteke Bezeroak Konexio Hardwarea, Konexio Osagarriak eta beste edozein ekipamendu informatiko erostea. Gailu horien prezioa Bezeroak ordaindu beharreko hilabeteko kuota finkoan sar daiteke edota hilabeteko lehen kuotarekin batera aldi bakarrean ordaindu beharreko zenbateko bakarra izan daiteke, Bezeroak kontratatutako Eskaintza Komertzialean horretarako deskontuak egoten badira izan ezik, hasierako aldian Bezeroak baja ez emateak baldintzatuta, betiere.


    5. Abonu-kuota: YA.COMek ez du abonu-kuotagatiko zenbatekorik kobratuko.


    6. Besterik adierazi ezean, ordainketa guztiak banku helbideratzez egingo dira. Hala ere, Bezeroentzako Arreta Zerbitzura deituz (902 024 084), Bezeroak bestelako ordainketa erak erabili ahal izango ditu fakturak ordaintzeko.


    7. Bezeroak YA.COMi, hasierako alta-kuotagatik, hileko kuota finkoagatik, egindako kontsumoengatik, eta hala balegokio, konexio-hardwareagatik edota konexio-osagarriagatik edota ekipamendu informatikoagatik ordaindu beharko dizkion berariazko zenbatekoak, YA.COMek merkataritza-eskaintza bakoitzarentzat argitaratutako tarifa-tauletan ezarritakoak izango dira, indarreko legeriaren arabera.


    7.2. Bezeroak ez badu ordaintzen aipatutako zenbatekoren bat, YA.COMek YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua aldi baterako eteteko eskubidea du. YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua eteten den unetik HAMABOST (15) egun igarotakoan, Bezeroak ez baditu ordaindu zor dituen zenbatekoak, YA.COMek Zerbitzua behin betikoz eten dezake. Kasu horretan, kontratua amaitutzat joko da, Bezeroari egotz dakiokeen kausa dela medio.


    7.3. Aplikatutako deskontuak itzultzea: kontratua YA.COMi egotzi ezin zaion kausarengatik amaitzekotan (Bezeroak ez dituelako kontratuan jasota dauden betebeharrak bete edota Hasierako Derrigorrezko Aldian Bezeroak borondatezko baja eskatu duelako) Bezeroak YA.COMi itzuli egin beharko dizkio, Baldintza honetan jasota dagoenarekin bat, Eskaintza Komertzial bakoitzean zehaztutako baja bideratzeko gastuak, bai eta aplikatutako deskontuak ere. Itzuli behar den zenbatekoa kalkulatzeko, Bezeroak gutxiago ordain dezan kontratua indarrean denbora luzeagoz izan badu, segidan zehazten diren zenbatekoetatik txikiena hartuko da:


    1. • Bezeroak Eskaintza Komertzialaren ondorioz izan dituen deskontuen zenbatekoari dagokiona, baldin deskontuetarako baldintza Hasierako Nahitaezko Aldian (urtebete, Eskaintza Komertzialean besterik adierazi ezean) Bezero gisa irautea bazen. Kasu horietan, honako hauek joko dira deskontutzat: YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuan alta kuotarik ez ordaintzea; konexio ekipamendua dohainik eskuratzea nahiz kontratatu den Eskaintza Komertzialean sar daitezkeen bestelako onurak.


    2. • Edota Hasierako Nahitaezko Aldia osatu bitartean falta diren gainerako kuotak.


    7.4. Zerbitzua ez Aktibatzea: YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua ez bada aktibatzen Konexio Hardwarea ezin izan delako entregatu Bezeroari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik, aipaturiko Hardwarea kontratatzean Bezeroak adierazitako helbidean YA.COM entregatzen saiatzen den lehen alditik HOGEITA HAMAR (30) egun natural igarotakoan, Bezeroak YA.COMi ordaindu egin beharko dizkio YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuan alta kudeatzeko izan dituen gastuak. Gastu horien zenbatekoa Eskaintza Komertzial bakoitzean adieraziko da, < http://www.acceso.YA.COM/tarifas>.


Zortzigarrena. Erantzukizunak

  1. 8.1 Komunikazioak. YA.COMek, indarrean den legediaren arabera, eska daitezkeen neurriak eta baliabide teknikoak onartuko eta instalatuko ditu, YA.COMen sarean komunikazio isilpea eta zerbitzuaren segurtasuna bermatze aldera.


    Informazioaren Gizarteko Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 34/2002 Legeko (2002ko uztailaren 11koa) 14. artikuluarekin bat, YA.COM ez da arduratuko erabiltzaileen sarearen bitartez bidaltzen duten informazioaz, datuak zerbitzuaren hartzaileak ematen dituen kasuetan.

  1. 8.2 Zerbitzuaren kalitatea. YA.COMek hitzematen du Bezeroak kontratatzen dituen zerbitzu guztietako kalitate maila beteko duela, legeetan xedaturik dauden parametroekin eta metodoekin bat.


    YA.COMek bezeroari kalte-ordaina emango dio, fakturazio-aldi batean zerbitzua 24 ordutik gora aldi baterako eteten badu. Bezeroak berari jakinarazten dizkionetik hasita zenbatuko dira orduak, eta YA.COMi egotz dakizkiokeen zioengatik gertatu beharko da etendura. Bezeroak zenbateko hauxe jasoko du: zerbitzua eten delako aldiaren zati proportzionalari dagokion zenbatekoa gehi % 10. Zenbateko honek ezingo du hileko bati dagokion zenbatekoa gainditu.


    Bezeroak, fakturatutako aldia bukatu eta bi asteko epearen barruan eskatu beharko du kalte-ordaina ezartzea. YA.COMek datozen fakturazio-aldietan ezarriko du.

  1. 8.3 Zerbitzuaren aldi baterako etenaldiak.


    1. 8.3.1. Fakturazio-aldiak dirauen bitartean, Bezeroak, Internetera sartzeko zerbitzuaren aldi baterako etenaldiak jasaten baditu, operatzaileak, YA.COM ADSL sarbide-zerbitzuari dagokion hileko kuotaren zenbatekoa itzuli beharko dio abonatuari, etenaldiaren iraupenagatik hainbanaturik. YA.COMek, hortaz, kalte-ordaina emango dio automatikoki Bezaroari, hain zuzen ere, hurrengo fakturazio-aldiaren fakturan, zerbitzuaren etenaldiak euro batetik gorako ordaina izateko eskubidea ekartzen badu.


    2. 8.3.2. Ez da aurreko atalean adierazitakoa ezarriko, aldi baterako etenaldia honako zio batek eraginda geratzen bada:


      1. i. Bezeroak kontratuko baldintzak betetzen ez baditu (ez-betetze larria).


        ii. Abonatua, indarreko arauen arabera ebaluatu ez diren teminal-ekipamenduetara konektatuta egoteagatik gertatzen badira kalteak sarean.


    3. 8.3.3. Klausula honetan ezarritako ordaina, azken erabiltzaileei egin dakizkieken kalteengatiko erantzukizunaren kalterik gabe ulertzen da, Komunikazio elektroniko zerbitzuak emateko, zerbitzu unibertsalerako eta erabiltzaileen babeserako baldintzei buruzko Arautegiaren (apirilaren 15eko 424/2005 Errege Dekretuak onetsi zuena) 102.3. artikuan ezarritakoa betez eskatuko baita.

  1. 8.4. Datu pertsonalak. YA.COMek legeak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiak hartu ditu, Bezeroak ematen dituen datu pertsonalak babeste aldera. Bezeroa.


  2. 8.5. Erabilgarritasuna YA.COMek Bezeroen eskura jartzen dituen lotura gailuen xede bakarra Bezeroei Interneten eskuragarri dagoen informazioa bilatzea erraztea da. YA.COMek ez du bermatzen zerbitzua egokia denik kontratatzen den zerbitzua gainditzen duten zerbitzuetarako, ez eta Interneteko webgune guztietan sartzeko ere. YA.COMek ez ditu eskaintzen edo merkaturatzen esteketan eskuragarri dauden produktuak eta zerbitzuak, eta ez du ardurarik bere gain hartzen produktu edo zerbitzu horiengatik.


  3. 8.6 Erabilera eta Edukiak. YA.COMek zerbitzua eman baino ez du egiten; alegia, ez du kontrolatzen Bezeroak zer erabilera ematen dion YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuari.

    Ildo horretan, YA.COMek ez ditu bere gain hartzen Bezeroak Baldintza Orokor hauen edo legeen aurkako erabilera edo edukiak. Hartara, Bezeroa da baldintza hauen edo legearen aurkako erabileren erantzule, bai eta Zerbitzu Gehigarrietan erakuts daitezkeen edukien egiazkotasunaren edo zilegitasunaren aurkako erabileren erantzule ere.


    YA.COM, zuzenean nahiz hirugarrenen jakinarazpenen edo eskaeren bitartez, jabetzen bada indarrean diren legeen edo Baldintza Orokor hauen aurkako edukiak daudela, edo iruzurrezko, legez kanpoko edo YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuaren (Zerbitzu Gehigarriak barne) baimenik gabeko helburuetarako erabili dela, YA.COMek eskubidea du YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua erabat edo zati batean eteteko, Zerbitzu Gehigarriak barne, eta, horretarako, ez du Bezeroaren aurretiko baimenik beharko. Legea hausten duten edukiak ezabatu egingo dira, edota beharrezkotzat jotzen diren bestelako neurriak hartuko dira, legez kanpoko ekintzak edo legea urratzen duen atzemandako ekintzak iraun dezan saiheste aldera.


    Bezeroak ezin izango du inolaz ere kontratatutako Eskaintza Komertzialean baimentzen den transferentzia tasatik (banda zabaleraren kontsumoa) atera, ez gainetik ez behetik. Horren harira, YA.COMek ez du utziko Bezeroak ADSL konexioa edota Zerbitzu Gehigarri bat edo guztiak erabil ditzan hainbat ezaugarrirengatik (tamaina, formatua eta abar) Zerbitzu Gehigarriek funtziona dezaten zailtzen duten elementuak bidaltzeko edo hedatzeko.


  4. 8.7. Horrez gain, YA.COMek administrazioko edo justiziako agintariei legez kanpoko jarduerak izan daitezkeenak jakinarazteko ahalmena izango du, aurretik Bezeroari jakinarazi behar izan gabe.


  5. 8.8 Birus informatikoak. YA.COMek ez du kontrolatzen edo bermatzen hirugarrenek bere atari sarean eskaintzen dituzten zerbitzuetan ez denik Bezeroaren sistema informatikoa (softwarea eta hardwarea) edo horretan gordetako dokumentu eta fitxategiak kalte ditzakeen birus informatikorik egongo.

Bederatzigarrena. Jabetza Intelektuala eta Industriala

 

Bezeroak onartzen du YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua harpidetzean eskura ditzakeen irudiak, diseinuak, marrazkiak, edukiak, logoak, markak eta Jabetza Intelektualaren, Patenteen eta Marken legediak babes dezakeen bestelako edozein produktu YA.COMenak direla, edota horien titularrenak (hirugarrenak). Bezeroak hitzematen du YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua eskubide horiek errespetatuz erabiliko duela.

 

Bezeroak YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua kontratatzeak ez du inolaz ere berekin ekartzen YA.COMek Jabetza Intelektualaren, Patenteen eta Marken gaineko eskubideak lagatzea. YA.COMek debekatu egiten du Zerbitzua zuzenean edo zeharka erabiltzea Jabetza Intelektualaren, Patenteen eta Marken gainean aplika daitezkeen legeen aurka egiten duen edozein eratan. Hartara, horrela jardutea eta horren ondorioak Bezeroaren ardura baino ez dira, eta inolaz ere ez dute YA.COM kaltetuko.

 

Hamargarrena. YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua Kontratatzeko Baldintza Orokorrak Aldatzea.

 

YA.COMek edozein unetan aldatu ahal izango ditu Baldintza Orokor hauek, edota erabilerarako beste baldintza batzuk gehitu, indarrean den legediarekin bat, betiere. Horretarako, YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzuaren Sarbide Orrian horren berri eman behar da, eta eragindako azken erabiltzaileei jakinarazi behar zaie, HOGEITA HAMAR (30) eguneko aurreabisu epean. Aldaketa horiek indarrean sartzen diren unetik baino ez dira aplikatuko.

 

Bezeroak kontratua bukatu baino lehen suntsitu ahal izango du kontratu hori, zenbatekorik ordaindu behar izan gabe, baldin ez baditu Baldintza Orokorren aldaketak edo baldintza berriak onartzen.

 

Hamaikagarrena. Aldaketa Teknologikoak

 

YA.COMek nahi hainbat aldaketa sartu ahal izango ditu Bezeroaren sistemetan eta instalazioetan, bai eta bere sareetan bertan ere. Aldaketa horiek legeek hala eskatzen dutelako, zerbitzuaren kalitate teknikoa mantentzeko edo hobetzeko —betiere, aldaketa horiek ez badituzte kontratatu den Zerbitzuko funtsezko alderdiak aldatzen— egingo dira. Kasu horietan, aurretik Bezeroari jakinarazi behar zaio.

 

Hamabigarrena. Datu pertsonalak babestea.

 

YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua kontratatzearen ondorioz, Bezeroa jakitun da eta onartzen du berak YA.COMi emandako datu pertsonalak YA.COMen ardurapean den datu pertsonalen fitxategi batean tratatuko direla. Fitxategi horren xedea izango da kontrataturiko zerbitzua administratzea eta zerbitzuari lotutako gertakariak kudeatzea. YA.COMek, orobat, Bezeroari jakinarazten dio ezen, zerbitzua egitearen behar teknikoak direla kausa, YA.COMen zerbitzarira sartzean, IP zenbaki bat esleituko zaiola (Bezeroak kontrataturiko modalitatean). IP horrek, zerbitzari horretara egiten dituen sarraldiak erregistratuko ditu. IP zenbaki hori, era berean, YA.COMek gordeko du, konpainia honek aipatu xedeak bete ahal izan ditzan; bai eta agintariek, euren eskumendean dituzten zereginak eginez, Bezeroari buruzko informazioa eskatzeko egiten dituzten eskaerak betetzeko ere, halako eskaerarik izanez gero.

 

YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua kontratatzeko eskatutako datu guztiak ematea nahitaezkoa da. Izan ere, horiek guztiak jasotzea beharrezkoa da, aurreko paragrafoan adierazitako xedeak betetzeko. Hartara, YA.COMek Zerbitzua kontratatzea ukatu ahal izango dio datu horiek ematen ez dituen interesatuari.

 

Halaber, BEZEROAK baimena ematen du, berak YA.COMi kontratatuko zerbitzuaren esparruan eman dizkion datuak YA.COMek xede hauetarako erabil ditzan:


  1. - Bezeroak leial bihurtzeko egitaraua kudeatzeko (opariak ematea, bezeroentzako sustapen bereziak kudeatzea, YA.COMen produktu berrien berri ematea...Postaz, posta elektronikoz, mezu laburren zerbitzuaren bidez (SMS) edota MMSz igorriko dira).


  2. - YA.COMek, YA.COMen produktu edota zerbitzuen (telekomunikazioko zerbitzuak, informazioaren gizartearen zerbitzuak eta argazkilaritzarekin zerikusia duten produktuei buruzko merkataritza elektronikoa), merkataritza-jakinarazpenak igortzeko, postaz, helbide elektronikoz nahiz mezu laburren zerbitzuren bidez (SMS)edo MMSz.

BEZEROAk, bere datuak aurreko bi paragrafoetan adierazitako xedeetarako erabiltzeko eman duen baimena ezeztatu ahal izango du, eta datuak eskuratu, zuzendu, deuseztatu edota aurkatzeko eskubideak egikaritu ahal izango ditu, YA.COMen helbidera (Brusela etorbidea 20, Gorbea eraikina 4, 28108 Alcobendas (Madril)), hain zuzen ere, Aholkularitza Juridikoko arlora, “Datu Babesa” erreferentziarekin, bezeroak berak sinatutako gutuna bidaliz eta gutunarekin batera, NANen kopia irakurgarria igorriz eta YA.COMek eskaera bete duelako berrespena, edo, hala balegokio, eskaera osorik ez betetzeko zioak, bidaltzeko helbidea jakinaraziz.

 

Hamahirugarrena. Jakinarazpenak

 

Jakinarazpen guztiak, baita Bezeroak YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzutik baja hartzeko idatzitakoak ere, helbide honetara bidali behar zaizkio YA.COMi: Apartado de Correos n.º 1058, 28108 Alcobendas (Madrid)..

 

Hamalaugarrena. Erreklamazioak

 

YA.COMek badu Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua. Zerbitzu horren xede da Bezeroak aurkezten duen edozein kexari, erreklamaziori nahiz kontratuko gorabeherari kasu egin eta irtenbidea ematea. Bezeroak zerbitzu horrengana jo ahal izango du.

 

Bezeroentzako Arreta Zerbitzua dohainik da. Bezeroak jakinarazten dion erreklamazio, kexa edo eskaera bakoitzari erreferentzia zenbaki bat jarriko dio, eta zenbaki hori Bezeroari adieraziko dio.

 

Bezeroari jakinarazten zaio, orobat, eskubidea duela Bezeroentzako Arreta Zerbitzuari egiaztagiria eskatzeko, Bezeroak kexa edo erreklamazioa aurkezten duenean. Kexa edo erreklamazioa aurkeztu dela eta haren edukia zein den egiaztatuko du egiaztagiriak, eta egiaztatze horrek ahalbidetzen duen edozein euskarritan eman daiteke.

 

Erreklamazioak aurkezteko hiru bide daude: 902 902 902 telefono zenbakira deitzea (edo, aldaketarik izanez gero, horren ordez jartzen den telefono zenbakira); edo helbide honetara idaztea: Apartado de Correos n.º 1058, 28108 Alcobendas (Madrid); edo posta elektronikogatik helbide honetara idaztea: acceso@ya.com

 

Bezeroak hilabeteko epea du kexa edo erreklamazioa egiteko, kexa edo erreklamazioa eragin duen gertaeraren berri duen unetik hasita. Behin erreklamazioa eginda, Bezeroak, hilabeteko epean ez badu erantzun egokirik jasotzen YA.COMengandik, hurrengo idatz zatietan adierazitako bideetara jo ahal izango du.

 

Bezeroak bere erreklamazioa aurkeztu ahal izango die kontsumoko arbitraje batzordeei, haien araudietan zehaztutako baldintzetan.

 

Baldin Bezeroak edo YA.COMek arbitraje batzordeetara jotzea onartzen ez badute, Telekomunikazioen eta Informazio Gizarterako Estatu Idazkaritzara jo ahal izango du Bezeroak, hiru hilabeteko epean, operadorearen erantzuna jasotzen duenetik —edo erantzun hori jasotzeko epea bukatzen denetik— zenbatzen hasita.

 

Era berean, jurisdikzio arruntean eskumena duten auzitegietara jo ahal izango du Bezeroak.

 

Hamabosgarrena.- Kontratuko hizkuntzak

 

Baldintza orokor hauek gaztelaniaz, katalanez, euskaraz, galegoz eta ingelesez eskura daitezke.

 

Hizkuntza horietako bertsioen artean desadostasunik gertatzen bada, gaztelaniazko bertsioa izango da beti nagusi.

 

 

AURREHAUTAKETAREN EDO ZUZENEKO MARKATZEAREN BIDEZKO YA.COM AHOTS ZERBITZUA KONTRATATZEKO BALDINTZA PARTIKULARRAK


Lehenengoa.- Xedea eta aplikazio eremua

 

Baldintza partikular hauen xedea da YA.COMek Bezeroari emango dion eta azken horrek erabiliko duen YA.COM Ahots Zerbitzuaren (aurrehautaketaren edo zuzeneko markatzearen bidezko zeharkako sarbideko modalitatean) nondik—norakoak zehaztea. Zerbitzu horren hornitzailea YA.COM izango da, eta lankidetzan jardungo du Espainia osoan estaldura duen telefonia sareko operadore batekin (aurrerantzean, Telefonia Sareko Operadorea).

 

YA.COM Ahots Zerbitzua, aurrehautaketaren edo zuzeneko markatzearen bidezko zeharkako sarbideko modalitatean, YA.COM Sarbide Zerbitzuen osagarri da, hori aplikatzeko bide ematen duten modalitateetan. Hala, bada, YA.COM Sarbide Zerbitzuetako batekin batera kontratatu beharko da. Halaber, esklusiboki, YA.COMek une oro <http://acesso.YA.COM> URL helbidean (aurrerantzean, Sarbide Orria) eskainiko dituen sorta eta eskaintza komertzialei (aurrerantzean, Eskaintza Komertzialak) dagokien modalitatea da. Baldintza Partikular hauek, beraz, gainerako YA.COM Sarbide Zerbitzuak Kontratatzeko Baldintza Orokorren osagarri dira, eta haiekin bat aplikatuko dira.

 

YA.COM Ahots Zerbitzuak Espainia osoan estaldura duen telefonia finkoko zerbitzua eskaintzen du. Tarifa finkoko modalitatea da, hau da, hilean kuota finkoa ordaintzen da, eta horrek Eskaintza Komertzialean zehaztu diren zenbaki geografiko finkoetara egiten diren dei guztiak estaltzen ditu, deia jasotzen duen telefonia operadorea gorabehera.

 

Horrez gain, Bezeroak aukera izango du, YA.COM Ahots Zerbitzuaren barruan, tarifa finkoan sartzen ez diren deiak egiteko; baina dei horiek kontsumoaren arabera kobratuko zaizkio.

 

YA.COM Ahots Zerbitzuak ez ditu barne hartzen sare adimenduneko zenbakiei egiten zaizkien deiak. Izan ere, dei horiek Bezeroak telefono zerbitzu finkoa eman diezaion kontratatu duen sarbide operadoreak egiten ditu.

 

Bezeroak, azken bezero gisa erabiliko du YA.COM Ahots Zerbitzua, eta zerbitzua kontratatzeko prozesuan zehaztutako bizitokian edo sozietate egoitzan instalatu eta erabili beharko du. Hartara Bezeroak ezin izango dio, inolaz ere, hirugarren bati zerbitzu hori birsaldu edo banatu, eta ezin izango du YA.COM Ahots Zerbitzua kontratuan zehaztu den bizitokitik edo sozietate egoitzatik kanpo erabili.

 

Bezero gisa joko da YA.COM Ahots Zerbitzua erabiltzen edo eskatzen duen pertsona fisiko edo juridiko oro; betiere, komunikazio sare publikoak ustiatzen ez baditu, eta komunikazio elektronikoetako zerbitzuak eman edo birsaltzen ez baditu.

 

YA.COM ez da arduratuko kontratazioa egiteko unean izan daitekeen informazio ezaz edo faltsuaz.

 

ETXEKO BEZEROA: Bai Bezeroak bai Zerbitzua eskatzen den telefono lineako titularrak pertsona fisikoak izan behar dute.

 

ENPRESAKO BEZEROA: Beharrezkoa da zerbitzua kontratatuko duen pertsona juridikoaren izenean eta haren ordezkari gisa jardungo duen legezko ordezkaria.

 

Bigarrena.- Aldez aurreko baldintzak

 

YA.COM Ahots Zerbitzua jasotzeko, ezinbestekoa eta behar–beharrezkoa da Bezeroak edo Zerbitzua eskatzen den telefono lineako titularrak jarraian zehazten diren aldez aurreko baldintzak betetzea. Horiek bete ezean, YA.COM Zerbitzuari dagokion kontratua ez da burutuko, eta ez gauzatutzat joko da, YA.COM Sarbide Zerbitzuak Kontratatzeko Baldintza orokorretan zehaztutakoa gorabehera. Izan ere, Ahots Zerbitzu hau Zerbitzu Osagarria da, eta Interneterako sarbidea eginkizun nagusitzat duen zerbitzuaren jarraipen gisa ulertu behar da. Hona hemen aldez aurreko baldintzak:

  1. (i) Une oro YA.COM Sarbide Zerbitzuren baten bezero izatea. Zerbitzu hori YA.COMek eskainitako Eskaintza Komertzialaren baitan kontratatu behar da.


  2. (ii) Modu egokian betetzea operadorearen aurrehautaketari edo zuzeneko markatzeari dagokion eskabidea, betiere, aplikatzekoak diren arauei jarraituz, eta Aurrehautaketaren edo Zuzeneko Markatzearen bidezko Zerbitzua Emateko Baldintza Espezifikoetan zehaztutakoarekin bat. Baldintza horiek agiri honetako Hamargarren Baldintzan azaltzen dira, eta betekizunen artean dago hirugarren batek telefono bidezko egiaztatze prozedura egin behar duela.

Zerbitzuaren hasierako epea gehienez, 30( hogeita hamar) egunekoa izango da, Ya.com ahots zerbitzuarekin kontratatu den Sarbide Zerbitzua jardunean/aktiboan dagoenetik.


Hirugarrena.- YA.COM Ahots Zerbitzuaren ordutegia

 

YA.COMek, bere Eskaintza Komertzialean bidez une oro eskaintzen du YA.COM Ahots Zerbitzua. Zerbitzu horren arabera, Bezeroak 24 orduko tarifa finkoa izango du Eskaintza Komertzialean zehaztutako telefono terminal finkoetako deietan. Zerbitzu horretatik kanpo geratuko dira, espresuki, sare adimenduneko zenbakietara egiten diren deiak. Tarifa finkoko zerbitzutik kanpo dauden zenbakietara egiten diren deiak bereizita eta modu osagarrian fakturatuko dira, Bezeroak egiten duen kontsumoaren arabera.

 

    Laugarrena.- Zerbitzua erabiltzeko Baldintzak


    1. 4.1. Deskonektatzeko eskaera: Bezeroek, kontratua indarrean den bitartean, edozein unetan jo ahal izango dute YA.COMera, YA.COM Ahots Zerbitzua —nazioarteko deien kasuan, edo tarifa gehigarria duten zerbitzuen kasuan— deskonektatzeko. Zerbitzu horiek deskonektatu nahi dituzten Bezeroek, YA.COMera jo behar dute, Bezeroentzako Arreta Zerbitzura deituz (telefono zenbakia: 902 902 902), honako helbide honetara idatziz: Apartado de Correos Nº 1058, 28108 Alcobendas (Madrid) edo posta elektronikogatik helbide honetara idaztea: acceso@ya.com

       

      4.2. YA.COMek, Bezeroaren eskaera jaso eta, gehienez, HAMAR (10) eguneko epean egingo du deskonexioa. Deskonexioa HAMAR (10) eguneko epean gauzatzen ez bada, Bezeroari egotzi ezin zaizkion arrazoiak direla medio, YA.COMek bere gain hartuko ditu deskonektatzeko eskatu den zerbitzu horrek sortzen dituen kostuak.

       

      4.3. Zerbitzua behin behinean etetea: YA.COM Ahots Zerbitzuan behin behineko etenaldiak izaten badira, eta haien ardura YA.COMi badagokio, azken horrek Bezeroari itzuliko dio Zerbitzurik gabe egon den denborari dagokion zenbatekoa, betiere, indarrean den araudiari jarraituz. Hartara, erreferentzia gisa hartuko da matxuratutako linearen hileko fakturazioaren batez bestekoa —matxura izan aurreko HIRU (3) hilabeteei dagokiena—, eta etenak iraun duen denborarako banaketa proportzionala egingo da.

       

      Antzinatasuna 3 hilabetekoa baino gutxiagokoa bada, zenbatekoa kalkulatuko da osorik ordaindutako hilabeteetako fakturen batez bestekoarekin, edo hilabete oso bateko ordainketa baterako kalkulaturiko kopuruarekin, betiere, egindako kontsumoaren epeari dagokionez zuzenki proportzionala izanik.

       

      Zerbitzuaren etenaldia da Bezeroari YA.COM Ahots Zerbitzuaren bidez deiak egitea galarazten dion matxura. Zerbitzuaren etenaldiaren iraupena kalkulatzeko, hasiera izango da, YA.COMen Bezeroentzako Arreta Zerbitzuak Bezeroaren jakinarazpena jasotzen dituen data eta ordua. Bukaera, aldiz, izango da, Zerbitzua berriz ezartzen den data eta ordua.

       

      YA.COMek automatikoki eman beharko dio kalte ordaina Bezeroari, etenaldiaren ondorengo epeari dagokion fakturan bertan, betiere, zerbitzuaren etenaldiak euro bat baino gehiagoko kalte ordainak eragin baditu.

       

      Ezinbesteko karien ondoriozko eteteetan, Ya.com-ek automatikoki konpentsatuko du bezeroa hileko kuota fijoa eta trafikoaz kanpoko beste kuota batzuei dagokien munta bueltatuz, beti ere, horiek guztiak, eteteak iraun duen denboraren lainean.

       

      Aurrekoa ez da aplikatuko, baldin behin behineko etenaldia honako arrazoi hauetako batek sortua bada:


      1. i) Abonatuak kontratuko baldintzak modu larrian ez betetzea, batez ere, iruzurrari edo ordainketa atzeratzeari dagokienez.

      2. ii) ii. Sarean sortu diren kalteak, abonatuak indarrean diren arauen arabera baliozkotu ez diren ekipo terminalak konektatzegatik.

      4.4. Erreklamazioak: Funtzionamenduari, prezioari, fakturazioari, kalitateari edo YA.COM Ahots Zerbitzuari lotutako beste edozein alderdiri lotutako erreklamazioak YA.COMi bidali behar zaizkio, hilabete BATeko (1) epean, arazoa sortu duen arrazoia ezagutzen den egunetik zenbatzen hasita. Erreklamazioak telefono bidez egin daitezke, Bezeroentzako Arreta Zerbitzura deituz (telefono zenbakia: 902 902 902) edo honako helbide honetara idatziz: Apartado de Correos Nº 1058, 28108 Alcobendas (Madrid). Bezeroak ez badu YA.COMen erantzunik jasotzen hilabete BATeko (1) epean, bere erreklamazioa dagokien erakundeei helarazi ahalko die.

       

      Bezeroentzako Arreta Zerbitzua dohainik da. Bezeroak jakinarazten dion erreklamazio, kexa edo eskaera bakoitzari erreferentzia zenbaki bat jarriko dio, eta zenbaki hori Bezeroari adieraziko dio.

       

      YA.COMek Bezeroari jakinarazten dio, eskubidea duela Bezeroentzako Arreta Zerbitzuari egiaztagiria eskatzeko, Bezeroak kexa edo erreklamazioa aurkezten duenean. Kexa edo erreklamazioa aurkeztu dela eta haren edukia zein den egiaztatuko du egiaztagiriak, eta egiaztatze horrek ahalbidetzen duen edozein euskarritan eman daiteke.

       

      4.4. Bezeroak ez du YA.COM ADSL Ahots Zerbitzua hirugarrenei birsaltzeko erabili behar, ez eta lagatzeko edo ustiaketa komertziala egiteko ere, baldin eta ez badu YA.COMen berariazko baimen idatzirik.

     

    Bosgarrena. Baldintza ekonomikoak eta Fakturazioa

     

    Bezeroak, YA.COM Ahots Zerbitzua jasotzeagatik, jarraian azaltzen diren tarifak ordaindu beharko ditu. Prezio horiek eskuragarri egongo dira Sarbide Orrian, eta une oro egongo dira eguneratuta, bai eta zerbitzuak kontratatzen diren unean ere.


    1. a) Hileko kuota finkoa, YA.COM Sarbide Zerbitzuak Kontratatzeko Baldintza Orokorretako Zazpigarren Klausulan (Baldintza Ekonomikoak) zehaztuta dagoena. Haren zenbatekoa Bezeroak kontratatu duen Eskaintza Komertzialaren ezaugarrien araberakoa izango da. Kuota horren barruan sartzen dira, batetik, YA.COM Sarbide Zerbitzua; eta, bestetik, YA.COM Ahots Zerbitzua 24 orduko tarifa finkoko modalitatean, kontratatutako Eskaintza Komertzialean Bezeroak zehaztutako dei motetarako. Hileko Kuota Finkoa YA.COMek fakturatu, eta Bezeroak ordainduko du, Zazpigarren Klausuletan zehaztutakoari jarraituz (YA.COM Zerbitzuak Kontratatzeko Baldintza Orokorretako Baldintza Ekonomikoetan).


    2. b) Kuota aldakorra, YA.COM Ahots Zerbitzuaren tarifa finkoan sartu ez diren deien kontsumoaren araberakoa izango dena. Eskaintza Komertzial bakoitzari dagozkion deia ezartzearen prezioa, bai eta deien kontsumoaren minutu edo segundo bakoitzeko prezioak (deiak zein ordutan egiten diren kontuan hartuta) YA.COMek unean unean <http://www.acceso.YA.COM/tarifas/vozbich.htm> URL helbidean argitaratuko dituen tarifa tauletan argitaratuko dira. YA.COMek hilabetea igarotakoan fakturatuko du Kuota Aldakorra, Hileko Kuota Finkoaren fakturazioarekin bat; eta Bezeroak banku helbideratzearen bidez ordainduko du.


    3. c) Ordainketa/abonamendu-kuota: Ya.com ez du inolako zenbatekorik kobratuko abonamendu/ordainketa kontzeptu moduan.


    Hurrengo urteetan, Bezeroak ordaindu beharreko kuotak igo daitezke, kontsumoko prezioen indizearen (KPI) aldaketarekin bat.


    1. Aurreko a) paragrafoan zehaztutakoa gorabehera, baldin YA.COM Ahots Zerbitzuko tarifa finkotik kanpoko deien kontsumoa, fakturatu beharreko hilabeteari dagokionez, zenbateko zehatz batetik gorakoa baldin bada, YA.COMek beretzat gorde du kontsumo horrengatik faktura osagarria helarazteko eskubidea. Zenbateko hori, dena den, aldez aurretik jakinarazi behar dio YA.COMek Bezeroari. Bezeroentzako Arreta Zerbitzuaren telefonoaren bidez (902 902 902) eskaintzen diren beste ordainbide bat erabili nahi duela esan ezean, Bezeroak banku helbideratzearen bidez ordaindu beharko du faktura hori.


    Bezeroak zerbitzuak kontratatzeko unean zehaztutako helbidean jasoko du faktura, sortutako kontzeptu guztiak xehatuta dituela.

     

    Kontrakorik adierazi ezean ordainketa guztiak banku-helbiderapen bidez egingo dira. Hala ere, Bezeroak, eskatu ahalko du, erabilgarri dagoen Bezeroaren Harretari dagokion telefonora zenbakira (902 024 084) dei eginez, egokiturik daudenen artean, beste ordainketa modu baten bidez egitea bere fakturen ordainketa.

     

    Seigarrena. Berme gordailua


    1. 6.1. Indarrean den legediarekin bat, YA.COMek, bezeroari eskatu ahal izango dio berme gordailua eman dezan, bai kontratua egiteko unean, bai kontratua indarrean den edozein unetan, baldin a) Bezeroak YA.COMekin edo beste sarbide operadore batekin zituen edo egun dituen kontratu bat edo gehiagori dagozkion faktura bat edo gehiago ordaindu gabe utzi baditu; edo b) Bezeroa behin eta berriz atzeratzen bada YA.COM Ahots Zerbitzuagatik ordaindu behar dituen fakturen ordainketetan.

       

      6.2. Edonola ere, berme gordailua, esku dirutan edo banku abal bidez egin beharko da, eta YA.COMek Bezeroari jakinaraziko dio zenbatekoa, gordailua eskatzen den unean bertan, betiere, indarrean den legediarekin bat.

       

      6.3. Bezeroak ez badu berme gordailua osatzen YA.COMek betekizun hori jakinarazi eta HAMABOST (15) eguneko epean, azken horrek YA.COM Ahots Zerbitzua bertan behera utz dezake. Bigarren jakinarazpena egin, eta HAMAR (10) eguneko epean Bezeroak gordailua sortu ez badu, YA.COMek baja eman ahalko dio YA.COM Ahots Zerbitzuan.

       

      6.4. YA.COMek gordailua itzuliko dio Bezeroari, HAMABOST (15) eguneko epean. Ondoren zehaztutako baldintza hauek betetzen direnetik hasiko da epe hori: a) kasuan: URTEBETEAN (1 urte) ordainketan batere atzerapenik izan ez dela egiaztatuta geratzen den unetik; eta b) kasuan: YA.COMek frogak dituenetik Bezeroak zor zituen kopuruak oso osorik ordaindu dituela.

       

      6.5. Abonatuak baja hartzen badu YA.COM Ahotsa Zerbitzuan, YA.COMek zor osoaren balioa berdintzeraino exekutatu ahal izango du bermea; geratzen den kopurua Bezeroaren esku geratuko da. Bezeroak faktura guztiak ordainduta baldin baditu, YA.COMek gordailu osoa itzuliko dio.

     

    Zazpigarrena. YA.COM Ahots Zerbitzua etetea eta bertan behera uztea


      7.1. Zerbitzua eteteko edo bertan behera uzteko abisua. Zerbitzua eten edo bertan behera utzi ahal izateko, honako baldintza hauek bete behar dira:


      1. a) Operadoreak ordainketa eskatuko du, eta zerbitzua eten dela jakinaraziko du. Horretarako, jakinarazpena egingo du, zerbitzua etengo den eguna baino hamabost egun lehenago, gutxienez.


      2. b) Jakinarazpenean adieraziko da, ordaindu ezean etenaldia noiz gertatuko den.


      3. c) Zerbitzua ezin izango da egun baliogabe batean eten.


        7.2. Aldi baterako etenaldia: Bezeroak, fakturazioari dagokion kargu agiria aurkezten zaion unetik hasita, HILABETE baino gehiago atzeratzen badu YA.COM Ahots Zerbitzuarengatik egin beharreko ordainketa osoa edo zati bat, orduan, YA.COMek, indarrean den legediarekin bat, eskubidea izango du YA.COM Ahots Zerbitzua eteteko. Etete hori egiteko, YA.COMek gutxienez HAMABOST (15) astegun lehenago jakinarazi beharko dio Bezeroari, betiere.

         

        Ez ordaintzeagatik telefono zerbitzua aldi baterako eteten denean, sartzen diren dei guztietarako mantentzen da etenaldia, kobrantza itzuliko deiak edo larrialdietako deiak izan ezik.

         

        7.3. Etenaldia: Bezeroak YA.COM Ahots Zerbitzuarengatik egin beharreko ordainketa HIRU (3) hilabete baino gehiago atzeratzen badu, edo YA.COM Ahots Zerbitzua berandu ordaintzeagatik BI (2) aldiz egin bazaio aldi baterako etenaldia, orduan, YACOMek, indarrean den legediarekin bat, eskubidea izango du YA.COM Ahots Zerbitzua behin betiko bertan behera uzteko, eta Bezeroari egotz dakiokeen kausarengatik kontratua suntsitzeko.

         

        7.4. YA.COM Ahots Zerbitzuaren aldi baterako etenaldia eta behin betiko bertan behera uztea ez dira gauzatuko, baldin Bezeroak organismo aginpidedunei erreklamazioa aurkeztu badie, baldin zor dituen kopuruak era frogagarrian bidaltzen badira, eta baldin bidalketa horien frogagiriak YA.COMi aurkezten bazaizkio. Nolanahi ere, YA.COMek eskubidea du YA.COM Ahots Zerbitzua baldintzapean eskaintzeko; Bezeroak testu honen seigarren klausulan jasota dauden baldintzak betetzearen baldintzapean, alegia.


    Zortzigarrena. Kontratuaren bukaera

     

    Zerbitzuaren borondatezko baja Bezeroak berak jakinarazi ahal izango du, ondorengo edozer prozedura erabilita, bajaren data eraginkorra baino HAMABOST (15) egun lehenago, gutxienez: I) YA.COM era idatzizko jakinarazpena eta Nortasun Agiri Nazionala bidaliz: 1058 posta kutxa, 28108 Alcobendas (Madrid) II) Bezeroarentzako Arretarako telefono zenbakira deituz: 902 902 886. Bertan datu pertsonalak eman (izena, helbidea, NAN, etab.), eta Zerbitzua uzteko borondate argia adierazi behar da, emango diren argibideak jarraituta III) Bezeroarentzako Arretarako web orrian, horretarako jarritako espazioan, formularioa datu pertsonalekin eta Zerbitzua uzteko borondate argiaren adierazpenarekin betez, emango diren argibideak jarraituta

     

    YA.COM Ahotsa Zerbitzuaren kontratua burutzera iristen ez bada, edo Bezeroak edozein arrazoirengatik borondatezko baja ematen badu ere, YA.COM Sarbide Zerbitzu kontratatua egiten jarraituko zaio Bezeroari (salbu eta Bezeroak, berariaz, YA.COM Sarbide Zerbitzuan ere baja ematea eskatzen badu, YA.COM Sarbide Zerbitzuak Kontratatzeko Baldintza Orokorretako seigarren klausulan [kontratuaren iraupena eta bukaera] adierazitakoari jarraituz).

     

    Bezeroak izenpetu duen Eskaintza Komertzialeko baldintzak aplikatuz egingo zaio Bezeroari YA.COM Sarbide Zerbitzu kontratatua, eta honako prezio hau aplikatuz: eskaintzaren ezaugarrien arabera (abiadura, ordutegia, zerbitzu gehigarriak eta abar) YA.COMek une horretan argitaratua duen prezioa; YA.COMen iritziz Bezeroaren Eskaintza Komertzialaren antzekoena den Eskaintza Komertzialerako prezioa, zehazki.

     

    Bezeroak baja har dezake YA.COM Sarbide Zerbitzuetan, YA.COM Sarbide Zerbitzuak Kontratatzeko Baldintza Orokorretako seigarren klausulan (kontratuaren iraupena eta bukaera) zehaztutako baldintzei jarraituz. Edozein kausarengatik YA.COM Sarbide Zerbitzuetan baja hartuz gero, bada, horrek berekin ekarriko du, besterik gabe, YA.COM Ahots Zerbitzuan ere baja hartzea.

     

    Bederatzigarrena. Erregimen juridikoa

     

    Baldintza Partikular hauek YA.COM Sarbide Zerbitzuen Baldintza Orokorrei gehitzen zaizkie; hartara, kasu guztietan Baldintza Orokor horiek aplikatuko dira, agiri honetan ezarritakoarekin kontraesanean daudenean izan ezik, eta halakoetan hemen itundutakoak izango du lehentasuna.


Hamargarrena. Aurrehautaketa edo Zuzeneko Markatzea eskatzearen Baldintza Espezifikoak


  1. 10.1. Operadorearen aurrehautaketa edo zuzeneko markatzea: Operadorearen aurrehautaketak edo zuzeneko markatzeak Bezeroari ahalbidetuko dio YA.COM Ahots Zerbitzuaren barruko deiak egitea dei horiei dagokien zenbakiaren aurretik operadorea hautatzeko kodea markatu behar izan gabe. Aurrehautaketa edo zuzeneko markatzea gauzatzeko, Bezeroak bere ahozko onespena eman behar du, Telekomunikazio Merkatuaren Batzordearen 1/2004 Zirkularrean ezarritakoarekin bat; zirkular horretan, hain zuzen, operadorearen aurrehautaketa izapidetzeko, hirugarren baten egiaztatzearen bidezko ahozko onespena sartu baitzen. YA.COMek aurrehaukeraketa edo zuzeneko markatzerako eskaintzen duen modalitatea, eta Bezeroak onetsi beharko duena, aurrehautaketa globala da.

     

    Dagokion onespena eman eta gero, honako dei hauek guztiak sartuko dira aurrehautaketa globalean, betiere Bezeroak inolako koderik aurretik markatzen ez duenean: herriko deiak, probintziako deiak, probintziarteko deiak, telefono finkotik mugikorrerako deiak eta nazioarteko deiak.

     

    YA.COMen aldeko aurrehautaketak edo zuzeneko markatzeak ez dio Bezeroari eragotziko beste operadore bat hautatzea, horretarako «deitik deira» izeneko modalitatea baliatuta, hots, aurretik dagokion kodea markatuta.

     

    10.2. Eskaera: YA.COM ez du izapidetuko aurrehautaketa edo zuzeneko markatzearen eskaera Telefonia Sarean Sartzeko Operadorearen aurrean, harik eta Bezeroaren ahozko onespena izan arte, lehen aipatu den 1/2004 Zirkularrean ezarritako zehaztapen eta baldintzekin bat. Bezeroa ez bada telefono linearen titularra, azken hori eman beharko du onespena Bezeroak eskatutako aurrehautaketa edo zuzeneko markatzerako, horretarako diren bideetako edozein baliatuta.

     

    Bezeroaren onespena lortu eta gero, YA.COMek aurrehautaketa edo zuzeneko markatzearen eskaera Telefonia Sareko Operadorearekin izapidetzeari ekingo dio. Telefonia Sareko Operadoreak aurrehautaketa edo zuzeneko markatzea egikaritu duenean, YA.COMek Bezeroari jakinaraziko dio zein egunetatik aurrera sartuko den indarrean aurrehautaketa edo zuzeneko markatze hori.

     

    Baldin YA.COMek ez badu Bezeroaren edo, hala dagokionean, linearen titularraren ahozko onespena lortzen, indarrean den legediarekin bat, YA.COMek ez du izapidetuko bezeroaren eskaera aurrehautaketa edo zuzeneko markatzea ezartzeko. Halakoetan, YA.COMek Bezeroari eskatuko dio ahozko onespena eman dezala edo, bestela, diren akatsak zuzen ditzala.

     

    10.3. Erantzukizuna: YA.COM, aurrehautaketaren onuradun gisa, ez da izango aurrehautaketa edo zuzeneko markatzea abian jartzean egon daitezkeen atzerapenen erantzule, baldin horien kausa Telefonia Sareko Operadoren jarduerak badira, edo baldin aurrehautaketa edo zuzeneko markatzearen ahozko eskaeran Bezeroari egotz dakizkiokeen akatsak badira.


    10.4. Aurrehautaketa edo zuzeneko markatzearen eskaera atzeratzeko edo ukatzeko arrazoiak: Telefonia Sareko Operadoreak atzeratu edo, hala badagokio, ukatu egin dezake Bezeroak egindako aurrehautaketa edo zuzeneko markatzearen eskaera, baldin gertatzen bada unean unean indarrean den legedian horretarako ezarritako arrazoietakoren bat. Halakorik gertatuz gero, YA.COMek Bezeroari jakinaraziko dio, diren akatsak konpon ditzan, hala badagokio.

     

    10.5. Hasierako konexio epea: Zerbitzuaren hasierako konexio epea 30 (hogeita hamar) egunekoa izango da gehienez.

Hamaikagarrena. Datu pertsonalak babestea.

 

YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua kontratatzearen ondorioz, Bezeroa jakitun da eta onartzen du berak YA.COMi emandako datu pertsonalak YA.COMen ardurapean den datu pertsonalen fitxategi batean tratatuko direla. Fitxategi horren xedea izango da kontrataturiko zerbitzua administratzea eta zerbitzuari lotutako gertakariak kudeatzea. YA.COMek, orobat, Bezeroari jakinarazten dio ezen, zerbitzua egitearen behar teknikoak direla kausa, YA.COMen zerbitzarira sartzean, IP zenbaki bat esleituko zaiola (Bezeroak kontrataturiko modalitatean). IP horrek, zerbitzari horretara egiten dituen sarraldiak erregistratuko ditu. IP zenbaki hori, era berean, YA.COMek gordeko du, konpainia honek aipatu xedeak bete ahal izan ditzan; bai eta agintariek, euren eskumendean dituzten zereginak eginez, Bezeroari buruzko informazioa eskatzeko egiten dituzten eskaerak betetzeko ere, halako eskaerarik izanez gero.

 

YA.COM ADSL Sarbide Zerbitzua kontratatzeko eskatutako datu guztiak ematea nahitaezkoa da. Izan ere, horiek guztiak jasotzea beharrezkoa da, aurreko paragrafoan adierazitako xedeak betetzeko. Hartara, YA.COMek Zerbitzua kontratatzea ukatu ahal izango dio datu horiek ematen ez dituen interesatuari.

 

Bezeroak, datu horiei dagokienez, atzitzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurkatzeko eskubideak erabil ditzake. Horretarako, gutuna bidali behar du, berak izenpetuta, YA.COMen sozietate helbidera: C/ Albasanz, n.º 16, 4.ª planta, 28037 Madrid. Gutunazalean «Protección de Datos» erreferentzia jarri behar du. Gutunazalaren barruan, gutunarekin batera, bere nortasun agiriaren kopia irakurgarria bidali behar du. Gainera, Bezeroak helbide bat zehaztu behar du: YA.COMek helbide horretara bidaliko dio Bezeroaren eskaera bete duelako baieztapena; edo, eskaera betetzerik ez badu, eskaera bete ezin izanaren zergatikoen azalpena.

 

Hamabigarrena. YA.COM Ahots Zerbitzuaren Baldintza Partikularrak aldatzea «aurrehautaketa edo zuzeneko markatzea» baliatuz.

 

YA.COMek edozein unetan aldatu ahal izango ditu Baldintza Partikular hauek, edota erabilerarako beste baldintza batzuk gehitu. Horretarako, aski izango da YA.COM Ahots Zerbitzuaren Sarbide Orrian horren berri ematea, eta eragindako azken erabiltzaileei jakinaraztea, HOGEITA HAMAR (30) eguneko aurreabisu epean. Aldaketa horiek indarrean sartzen diren unetik baino ez dira aplikatuko.

 

Bezeroak kontratua bukatu baino lehen suntsitu ahal izango du kontratu hori, zenbatekorik ordaindu behar izan gabe, baldin ez baditu Baldintza Partikularren aldaketak edo baldintza berriak onartzen.

 

Hamahirugarrena. Kontratuko hizkuntzak

 

Baldintza orokor hauek gaztelaniaz, katalanez, euskaraz, galegoz eta ingelesez eskura daitezke.

 

Hizkuntza horietako bertsioen artean desadostasunik gertatzen bada, gaztelaniazko bertsioa izango da beti nagusi.